Liburutegiak Teresa Murga eraikinean hamar urte daramatzala ospatuko du

25.03.09
Udal Liburutegia

Bi mila eta bederatzigarren honetan eta biharko egunean zehazkiago udal liburutegia Goienkaleko Teresa Murga eraikinera aldatu izanaren hamar urte beteko dira. Horregatik, liburutegiak jarduera egitarau zabala prestatu du, zeina urte osoan zehar gauzatuko den, bihartik bertatik hasita.

Esan bezala, 10. urteurrenaren lehen jarduera bihar bertan egingo da, izan ere biharko egunez orain hamar urte zabaldu baitzituzten ateak eta hasi ziren bertan zerbitzua ematen.Leku aldatze horren aurrerapen eta abantaila ugari ekarri zituen, besteak beste, dokumentuen fondoa handitu egin baitzen, ordura arte erabiltzen ez ziren euskarri berriei leku eginez. Horrez gain, lekua berriak egokitu ziren, esaterako haur eta gazteentzako aretoa, edo mediateka, gaur egungo prentsa-areto gisa erabiltzen dena. Langileen kopuruak ere gora egin zuen, ordutegia zabalagoa edukitzea ahalbidetuz.

Eraikinean banderatxoa jarriko eta bertaratzen direnei txapak, orri markatzaileak eta opariak emango zaizkie

Bihar liburutegiko fatxadan banderatxo bat jarriko da, ospakizunaren berri eman eta adierazteko, zeina urte guztian mantenduko den. Halaber, arratsaldeko zazpietatik aurrera, errezepzioa egingo da, egun eta lekualdatze hura gogora ekartzeko. Ekitaldi horretan herriko alkate Carlos Totorika egongo da, herriko kolektibo sozial eta kulturaletako ordezkari, ausaz hautatutako bazkideekin eta bertako langileekin batera. Ekitaldi horretan Alboka Musika Eskolako gazteek emanaldia eskainiko dute.

Biharko egunean zehar liburutegira bertaratzen direnei txapa eta orrialde markatzaile bana emango zaie, eta haurren kasuan baita oparitxo bat ere. Esan bezala, ospakizunak urte osora zabalduko dira eta aurreikusitakoaren arabera, erakusketak, hitzaldiak, hirigintzako jarduerak, urteroko olerki eta narratibako lehiaketan toki atal berri bat eta, herriko talde eta eragileekin beste hainbat jarduera gehiago. Zerbitzuko logotipoa ere egokitu egin da, ofizialari 10 zenbakia erantsiz, hori erabiliko delarik aurtengo agiri guztietan.

Azkenik, adierazi behar liburutegiak eta bertako langileak eskaintzen dituzten zerbitzuen inguruko hausnarketan sakontzeko asmoa duela hamargarren urte honetan, horren bidez herritarren beharrei hobeto erantzuteko asmoz.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez