Ermuko gazteek laster osasun-txartel berriak jasoko

27.03.09
Erakundea

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak osasun-txartel berri bidaliko dizkie 16 urtetik beheragoko gazte ermuarrei. Gabriel Inclan sailburuak sinatutako eskutitzak bidaltzen hasi da Osasun Saila eta lehenengoak aste honetan bertan ailegatu dira. Txartel berri horiek Erkidego osora zabalduko diren arren, Ermua eta Basauriko herriek lurraldeko lehenak izango dira Bizkaian, biek ONA txartela herritarrei zabaltzen ere aitzindariak izan zirelako.

Txartel berri horiek gure herrian1824 gazteei helduko zaizkie, 0 urtetik 16 bitartean biztanle kopuru hori baitugu udal Erroldako datuen arabera. Txartel berriak osasun-sistemaren erabiltzaile direla identifikatzeaz gain, era askotako zerbitzu osagarrietarako sarbidea ere eskainiko die, azken aurrerapen teknologiko berriak erantsita dakartzalako. Aipatu eskutitzean adierazten denez, erabiltzaileek txartela aktibatu ahal izango dute udal instalazioetara sartzeko eta Euskadiko Liburutegi Sarean maileguak eskatu ahal izateko ere bai.

Halaber, egun txartel berriaren titular direnek 16 urte betetzen dituztenean osasun-txartel horren aukerak zabaldu ahal izango dituzte, ONA txartela eskatu eta eskuratuz gero. ONArekin aitortutako sinadura digitala erantsiko baitzaio (eskuz egindako sinaduraren balio juridiko bera izanik) edozein administrazio publiko edo erakunde pribaturekin on-lineko operazioak egin ahal izateko, betiere horiek sinadura elektroniko bidezko zerbitzua eskaintzen badute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da