Liburutegiak T.Murgan hamarkada bat bete izanaren ospakizun hunkigarria

30.03.09
Udal Liburutegia

Hainbat hamarka pertsona bildu ziren azken ostegunean udal liburutegiko sarreran. Liburutegiak Teresa Murga eraikinean hamar urte bete izan duela ospatzeko ekitaldian. Bertan udal-batzarkideak, ikastetxeetako, herriko giza eragile eta elkarteetako ordezkariak, bazkideak eta zerbitzuko langileak bildu ziren, data esanguratsu hori ospatzeko.

Ekitaldiari hasiera eman zio herriko alkate Carlos Totorikak. Agintariak gogora ekarri zituen zerbitzuaren jatorria eta gaurdaino eboluzioa, gaur egun ezagutzen dugun liburutegian bihurtu artean. Alkateak azpiegitura hori izateko udalaren apustua eta Ermuko herriaren behar ezberdinei erantzuteko kultur eskaintza azpimarratu zituen. Politikariaren esanetan, udal liburutegiak etorkizunean ere izango ditu erronka berriei aurre egiteko behar besteko laguntza eta babesak.

Jarraian hezkuntza alorreko hainbat ordezkarik hitza hartu zuten, hitz gutxitan hamarkada horretan liburutegiarekin izandako harremana nola bizi izan duten eta etorkizunari begira espero dutena adieraziz. Horien artean herriko ikastetxe publiko eta pribatuak izan ziren, AEK euskaltegia eta Helduen Etengabeko Eskolako ordezkariekin batera.

Hezkuntza alorreko ordezkariek hitza eman zioten herriko kultura eta gizarte taldeei. Horien artean, Artarraiko, Antzerki Eskolako, Lobiano Gastronomi Elkarteako, Gaztela-Mantxako Kultur Zentroko eta Euskal Birusa elkarteko kideek mintzatu ahal izan zirelarik. Segidan, bazkide gazte eta helduek ere aukera izan zuten zerbitzuarekiko harremana eta tratuaz mintzatzeko eta etorkizunari begira dituzten kezka eta itxaropenak plazaratzeko.

Ondoren, Sara Gago liburuzain eta arduradunak hitz egin zuen. Honek, bertaratutako guztiei eta ekitaldia gauzatzeko laguntza eman duten guztiei eskerrak adierazi zizkien. Gagok udal liburutegiak herriko eragile guztiekin duen konpromisoa berretsi zuen. Halaber, udaleko politikari eta teknikari guztien laguntza eskertu zuen, egindako lana modurik onenean egin ahal izateagatik. Azkenik, urteurrena herritar guztiekin ospatzeko asmoa duela adierazi zuen, urtean zehar parada izango baita hainbat ekitalditan parte hartzeko.

Amaitzeko, kultura zinegotziak eta gizarte-ongizate alorreko langileak, beren berez Txabi Arnal eta Peio Añorgak, gazteleraz eta euskaraz, hurrenez hurren, idatzitako hamar desio onen dekalogoa irakurri zuten.

Ekitaldiaren aurkezle lanak Juan Manuel Caño kazetari ermuarrak bete zituen. Aurkezpenean esan zuenez, azpimarragarria da, ermuarren erdia (%50) udal liburutegiko bazkide izatea. Hizlarien arteko uneak, Alboka musika eskolako ikasleen musikarekin girotu eta alaitu ziren. Alkateak, zenbaitetan hunkigarri, besteetan dibertigarri eta batez ere entretenigarri suertatu zen ekitaldiari agurra eman zion.

  • Argazkian ikus daiteke Carlos Totorika alkatea, ekitaldia zabaltzeko hitzaldian
  • Argazkian ikus daiteke ekitaldira joandako hainbat jende

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean