Merkataritza biziberritzeko planari esker, Goienkale, Karabixa eta Probaleku kale eraldatuen inaugurazioa
Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Industri Segurtasuneko kontseilariordeak, Rodrigo Gartzia Azurmendik, Goienkale, Karabixa eta Probaleku kaleak ofizialki inauguratuko ditu datorren ostegun goizean. Kale horiek goitik behera aldatu dute beren itxura azken hilabeteotan gauzatutako lanei esker. Lanok miloi eurotik gorako (1.013.215 €)kostua izan dute eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza biziberritzeko planaren laguntzari esker finantzatu dira. Lan horiek kaleak eraldatzea ekarri dute, kaleok erabilera misto batera egokitzeko. Hau da, “espazio berri bat eratzeko, automobilek eta oinezkoek kidetasunez elkarren artean konpartituko dutena, eta espaloia eta bidea bereziki banandu gabe izango duena. Proiektu horri esker, hiriguneko merkataritza eremua abegitsu eta erosoago jarri da, herriko denda gehienek erdialdean baitaude. Horretarako zoladura, hiri-altzariak, landareak eta diseinua uztartuko dira transitatzeko lehentasunen orden berri eratuz eta bertan egoteko espazio berriak ezarriz”. Lanak EXBASA enpresak egin ditu, Donostiako Mitxelena arkitektoen estudioak prestatutako proiektuari jarraiki.
Ekimenaren helburua herriko bi eremu zehatz urbanizatzea izan da. Batetik Probaleku kalea eta ondoan duen irteerarik gabeko kale-erdia. Bigarrenik, Goienkale eta Zubiaurre lotzen dituen Karabixa kalea. Proiektuak kale horien egoera eta itxura eraldatu ditu, oinezkoek eta automobilek elkar errespetatuz erabili ditzaten merkataritza gunearen zati direlako eta hori biziberritzeko xedea duelako PERCO izeneko planak. Plan horrek udalaren nahiz erkidegoko beste administrazioek bultzatu eta babestu dute. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak plana garatzeko 352.000 euroko diru-laguntza eman du. Kostu guztia betetzeko gainerakoa Ermuko Udalak gain hartu eta jarri du.
Aldaketarik behinenak: errotonda eta olibondoa Karabixan eta herri kiroletako harria Probalekun
Gartzia Azurmendi kontseilari ordea udaletxera ailegatuko da goizeko hamar eta erdietan eta herriko alkate Carlos Totorikak harrera egingo dio. Segidan eta ordu erdiz, gutxi gorabehera, hitz egin ahal izateko alkatetzara bilduko dira. Bilera hori amaitu ondoren, agintariak kaleak nola geratu diren ikustera joango dira, Goienkalekotik hasi eta Probalekun amaitzeko. Horren ondoren, eraldaturiko kaleok ofizialki inauguratutzat joko dira. Dena den, Goienkaletik Zubiaurrekin bat egiten duen unera artean -Irudi dendara arteko gunean- lanak berriz hasiko dira, bigarren faseari ekiten zaionean.
Obrek hainbat aldaketa eragin dituzte. Azpimarragarrienak ondorengoak dira: Karabixan egindako errotonda edo biribilgunea, landatutako olibondoa eta haurrentzako parkea eta Probalekun, berriz, herri kiroletarako antzina erabiltzen zen harri handia, taxien geltokiaren albo batean jarri dena. Azkenik, aipatu behar argiaren puntuak farolak ere berritu eta gehiagotu egingo direla.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua