Udal hauteskunde demokratikoen XXX. urteurrena dela-eta, erakunde-adierazpena onartu

01.04.09
Erakundea

Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioak udal hauteskunde demokratikoen XXX. urteurrena bete izanagatik proposatu duen erakunde adierazpena onartu du gaur Ermuko udalbatzarrak. Onarpena gaur eguerdian –urteurrena betetzen den egunean- eman da udal ordezkariek eginiko Osoko Bilkuran. Adierazpenak PSE-EE/PSOE, PP eta EB-Berdeak udal taldeen aldeko botoak jaso ditu eta EAJ/PNV taldeko zinegotzien kontrakoak. Talde jeltzalearen bozemaileak adierazi duenez, kontrako bozka eman dute aitorpenaren testua idazteko lanetan parte hartu ez dutelako. Eusko Alderdi Jeltzalea ez da FEMP erakundeko kide.

Adierazpenak gogorarazten duenez udal hauteskunde haien ondoren herritarrak “hurbileneko duten beren gobernuetan sartu ziren lehen aldiz”, “gure herriari hasiera ematen zion normaltasun demokratikoaren protagonista” bihurtzeko. Testuak azpimarratzen du Toki-gobernuak “gizartean jasandako aldaketaren motor nagusiak eta Espainian bizi izan ditugun aurrerapen garrantzitsuenen bultzatzaileak” azken hogeita hamar urteotan.

Testuak agerian jartzen du baita ere, Toki-gobernuen parte hartzea Estatu zentralista eta totalitario batetik Zuzenbide Estatu, deszentralizatu eta parte hartzaile baterako eraldaketan. Bertan, parte hartze hori, “konpromiso, leialtasun eta eskuzabaltasun instituzionalaren ariketa garbitzat” jotzen da.

“Hurbileko Gobernuen ordua heldu da eta toki-finantzazio eredu berri bat behar dugu”

Segidan, “hurbileko Gobernuen ordua heldu dela” adierazten da, eta legegintzaldi honetarako toki-finantzazio eredu berri bat” erreklamatzen du, “lurralde guztian komuna litzakeena, Estatuko zergetan (PIEn) eta Autonomi Erkidegokoetan (PICASen) parte hartze egokia, nahiko eta egonkorraz hornitutakoa herritarren benetako behar eta eskariak asetzeko modukoa”. Bertan proposatzen da, hori guztia aldi berean FEMPekin hitzartuta eta landutakoa behar duela izan eta Autonomi Erkidegoen finantzazioaren akordioari loturikoa”.

Toki-finantzazio berri hori “koherentea eta Batzar Nagusietan onartutakoa eta udalen, Aldundien, Kabildoen eta Irletako Kontseiluen eskuduntza zehatzak definituko dituen Toki-gobernuaren Oinarrizko Estatutuaz lagundutakoa” behar duela esaten da, “autonomia eta subsidiariotasun printzipioarekin bat etorrita”.

Horrez gain, adierazpenak erreklamatzen du, “autonomi eremuetan Toki-gobernuko Estatutuak eta finantzazio ereduak” garatu daitezela, “autonomia, nahikotasun finantzario eta subsidiariotasun printzipio horietan berberetan oinarriturik”.

Azkenik, onartu berri den adierazpenak, “terrorismoaren mehatxua jasaten eta jasan izan duten zinegotzi eta alkate guztiak aintzat hartzen ditu” eta, batez ere, demokrazia eta askatasunak defendatzeagatik erailak izan diren kideak”.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian