Ermuko merkataritza, kalitatezko zerbitzuaren ziurtagiridun

03.04.09
Gizartea

Herriko zortzi denda txiki kalitatezko zerbitzudun establezimenduak izatearen -AENORen UNE 175001 arauaren arabera- ziurtagiriak jaso zituzten bart gauean. Ziurtagiri hori Kalidenda programaren barne eta Bilboko Merkataritza Ganberaren laguntzarekin, Bizkaiko 61 dendek lortu zuten 2008an, horietatik 8 Ermukoak izanik. Ziurtagiriak banatzeko ekitaldia atzo iluntzean egin zen Lobiano Kultur Gunean. Ekitaldi horren buru herriko alkate Carlos Totorika eta Bilboko Ganberako, Barne Merkataritzako zuzendari den Mari Paz Irastolza izan ziren.

Ziurtagiriak banatu aurretik SGS Kalitate Aholkularitzako Izarzuri Kortazar teknikariak aurkezpena egin zuen. Horretan, UNE 175001 ziurtagiriaren hainbat aspektu laburbildu eta gogora ekarri zituen. Aurkezpenaren titulua ondorengoa izan zen: “Egiaren momentuak bost dira:bezeroaren harrera, atentzioa saltokian, atentzioa kutxan, kexak eta erreklamazioak eta bezeroa agurtzea”.

Ziurtagiriak zerbitzuaren kalitaterako UNE 175001 araudian jasotako jarraibideak ezarri izana aitortzen die establezimendu horiei. Ermuan ziurtagiria atzokoan jaso duten zortzi dendak ondorengoak dira:

  • Bazar Idoia
  • Itsaskolor Dekorazioa
  • Sukei Dekorazioa
  • Enter Informatika
  • Solozabal Estankoa
  • Horacio Dekorazioa
  • Margel
  • Itze Optika

Hemendik aurrera, negozio horiek beren hormetan AENORen UNE 175001 arauaren ziurtagiria zintzilik izango dute. Arau horren idazketa lanetan Bilboko Merkataritza Ganberak parte hartu du. Nolanahi ere, adierazi behar gure herrian beste bi denda ditugula ziurtagiri horren jabe, nahiz eta horiek Bizkaiko Merkataritza Enpresarien Kontseiluaren bidez kreditatu zuten. Denda horiek Sagardui eta Valle iturgina dira

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza