Udalbatzarrak aste honetan eta ezohiko bilkuran 2009ko aurrekontua onartuko du
Udalbatzarrak 2009ko aurrekontua onartuko du aste honetan egingo duen ezohiko bilkura batean. Organoa asteazken goizeko hamar eta erdietan bilduko da, eguneko gai-zerrendak biltzen dituen lau gaiak aztertu eta erabakitzeko. Bilkurako gai guztiak ekonomiakoak eta mamitsuak izango dira, garrantzitsuena ezbairik gabe, hogeita bi miloi seiehun eta hogei mila seiehun eta hogeita bost euroko udal aurrekontua izango delarik (22.620.625 €).
Bilkurako lehenengo gaia, Partidu Popularrak aurrekontuei aurkeztutako sei emendakin edo zuzenketa ebaztea izango da. Bigarrenean, aurtengo urterako udal aurrekontua onartzea izango da. Hirugarrenean, 19. Exekuzio Unitatean -Izarra 1ean- hirugarren sektoreko eta enpresa-mintegitarako eraikin bat egiteko obrak finantzatzeko 10.000.000 €ko (hamar milioi euroko) obra-kreditu baten kontrataziorako ‘Promosa’ sozietate publikoko Batzar Orokorrak Udalbatzarrari egindako eskaera, bidezkoa bada, onetsiko da. Laugarren eta azken puntuan, Zeharreko Buelta eraikineko lokalen gainean 600.000 €ko (seiehun mila euroko) hipoteka-kreditu bat kontratatzeko ‘Promosa’ sozietate publikoko Batzar Orokorrak Ermua Hiriko Udalbatzarrari egindako eskaera, bidezkoa bada, onestea izanik.
Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da