Aste Santuko egunetan udal zerbitzuek ordutegi bereziak izango

08.04.09
Erakundea

Aste Santuko ospakizunak atseden hartzeko egunak direnez gero, lanean etena ere badakarte eta horrek bere isla eta eragina izango duelarik udal zerbitzuetan. Udal Kirol Erakundeak (UKEk) iragarri duenez kiroldegia zabalik egongo da ordutegi murritzagoan. M.A. Blanco kiroldegiak goizez bakarrik -goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 1etara bitartean- zabalduko du ostegun, ostiral eta Pazkoa astelehenean. Asteburuan eta pazkoa asteko lanegunetan ohiko ordutegia mantenduko du. Larunbatean goizez, 9etatik ordu 1etara eta arratsaldez, 4etatik 8etara. Igandean, berriz, bakarrik goizez 9etatik ordu 1era. Pazkoa astean ordutegia ohikoa izango da. Martitzenetik aurrera, ohiko ordutegia, goizeko 8etatik gaueko 10etara bitartean.

Betiondoko instalazioa ordez, zabalik egonen da apirilaren 9tik 13ra bitartean, biak barne. Bere ordutegia 8:30etatik 14:30etara izanik. Martitzenetik aurrera, bere ohiko ordutegia mantenduko du, eta baita asteburuan ere.

Liburutegia goiz eta arratsaldez irekita egongo da

Udal liburutegia zabalik egongo da hastear gauden Aste Santuko jai egunetan zehar. Dena den, bere ordutegia nolabait murritzagoa izango da, asteburuetan irekitzen duen modu berberean. Horrela, bihartik hasi eta datorren astelehenera bitartean, zerbitzua zabalik izango da goizeko eta arratsaldeko ordu batzuetan. Hau da, goizez 10etatik 14:00ra eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. Apirilaren 14tik aurrera, liburutegia bere ohiko ordutegira bueltatuko da, zabalik egonez etenik gabe goizeko 9,30etatik iluntzeko 8 eta erdietara bitartean.

Udaletxea eta Emakumearen Topagunea bost egunak itxiko dituzte

Bestalde, udaletxeko bulegoak –Abiapuntu barne- eta Emakumearen Topagunea itxita egongo dira 9tik 13ra bitartean, biak barne. Martitzenetik aurrera, bere ohiko ordutegietara bueltatuko dira. Udalaren kasuan, goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitartean, eta emakumearen Topagunea, goizez 9:30 tik 13:30ra eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Udaltzaingoan tokatzen zaionari ez ezik ez da jairik egongo eta normaltasunez lan egingo dute.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua