XV. -Ermua Hiria- izeneko Literatur saria jada zabalik

14.04.09
Udal Liburutegia

Kultura zinegotzigoak ‘Ermua Hiria’ izeneko literatur lehiaketaren XV. edizioa zabaldu du. Oinarriek diotenaren arabera parte hartzeko bi modalitate daude, lehenengoa narratiba eta bigarrena olerkia. Halaber, horietako bakoitzean beste bia aukera daude, euskaraz nahiz gaztelaniaz parte hartu baitaiteke. Lehiaketara 1993. urtean edo hori baino lehenago jaiotako autore nazional orok parte hartu ahal izango du. Aurten, Udal Liburutegia Teresa Murga eraikinera aldatu zela 10 urte bete direla eta, modalitate berri bat sortu egin da. Kategoria honetan parte hartu ahal izango dute 1993. urtetik 2001. urtera jaiotako ermuar guztiek. Lehiaketak 2000 euro banatuko ditu sarietan, 400 euro narratiba eta olerkien atalerako hurrenez hurren, hizkuntza bakoitzean eta 100 euro narratiba eta olerkien ataletan bi kategoria bakoitzean. Gaia librea eta autoreak aukeratzekoa da. Lanak maiatzaren 8ra bitartean aurkez daitezke, udal liburutegira postaz bidaliz edo eskura entregatuz.

Lanak originalak, argitaratu gabeak eta bestelako lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute. Luzeraz, tamaina ondokoa da: olerkiek ez dute ehun bertso baino gehiago izango eta, idazlanek, gehienez ere, DIN A-4 tamainako hamar orrialde edukiko dituzte. Lanen hiru kopia aurkeztuko dira, tarte bikoitzez eta orrialde bakarretik idazmakinan idatzitakoak. Lan bakoitzak titulua izango du eta hari goiburu edo goitizen bat jarriko zaio, inolako datu gehiagorik gabe, autorearen anonimotasuna ziurtatzeko. Autorearen datuak gutun-azal itxi batean sartuko dira, bere izen-abizen; NANaren fotokopia, eta harremanetarako telefono zenbakia jasoz. Epaimahaiaren erabakia maiatzaren 29an, arratsaldeko ordu 2etan, ezagutaraziko da. Deialdia eta sariak hutsik utz ditzake epaimahaiak, lanek gutxieneko maila ez dutela uste baitu.

Jarraian, Literatur Sariaren modalitate guztiei buruzko informazio gehiago adierazten dugu:

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean