-Bularretik Mintzora- irakurmenaren sustapenerako kanpainaren bigarren fasea hasi da

16.04.09
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak "Bularretik Mintzora" irakurmenaren sustapenerako kanpainaren bigarren fasea martxan jarri du, Eusko Jaurlaritzaren Kultur Sailak babesten duela eta 2008. urteko amaieran gure herrian hasi zela.

Kanpainaren helburua gurasoak, liburuak eta haurren artean famillia-giro afektiboa lortzea da, emozioak, hitza eta irakurmenari esker.

Bigarren fase honetan, apirila hilean hasi berri dena, lehengo fasean gertatu zen bezala, bi motatako motxilak banatuko dira nahi dituzten Udal liburutegiko bazkideei. Lehenengo motatako motxiletan hainbat liburu daude 0 urtetik 3 urtera haurrentzat, eta bigarren motatako motxiletan 3 urtetik 6 urtera . Bai lehenengo motan bai bigarren motan liburu-CD"Bularretik Mintzora" dago.

"Bularretik Mintzora" kanpainaren motxiletan dauden liburuak
0 urtetik 3 urtera motxilak 3 urtetik 6 urtera motxilak
  • 8 liburu daude.
  • Izenburu batzuk: “Gure baserria”, “Baintzeko ordua” y “Zer diozu, Kroko?
  • Liburu-CD "Bularretik Mintzora"
  • 10 liburu daude.
  • Izenburu batzuk: ”Jenio gaiztoa”, “Sekretuak belarrira” y “”Gure mundu txikitik”
  • Liburu-CD "Bularretik Mintzora"

Motxilak nahi izanez gero Udal liburutegian har daitezke 3 asteko denboraldia. Motxilak gure herriko liburutegian egongo dira iraila arte, geroztik aurrera proiektua jarraituko da parte hartzen duten beste liburutegi batzuetan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez