Bizkaiko Foru-Aldundiaren diputatua eta zuzendari-orokorra Ermuan izan ditugu
Bizkaiko Foru-Aldundiaren Enplegu eta Prestakuntza Alorraren diputatua, Eusebio Larrazabal, eta Zuzendari-Orokorra, Jon Legarreta, gure herrian gaur egon dira.
Bisitaren helburua Izarra enpresa-mintegia ezagutzea eta eraikin tertziario berriaren lanak ikustea izan da. Carlos Totorika Alkateak, Eusebio Larrazabal Diputatuak eta Jon Legarreta Zuzendariak, gaur goizean emandako prentsaurrekoaren bidez Ermuko Udala eta Bizkaiko Foru-Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmena jakinarazi dute, Izarra eraikina birgaitzeko eta gaur egungo beharretara moldatzeko. Proiektuaren aurrekontua 500.000 € baino gehiago da eta Bizkaiko Foru-Aldundiak 400.000 € helduko du. Horri buruz, Carlos Totorika alkateak esan du "Hace 12 años se compró y se transformó la antigua forja en este edificio de iniciativas empresariales y merece la pena adaptarlo y dignificarlo un poco más, sobre todo, coincidiendo con la creación del nuevo edificio terciario." Bai Alkatea bai Diputatua ados egon dira azpiegituraren berritzearekin, bereziki, krisis-ekonomikoa egoeraren menpe. Hori horrela, Larrazabalek esan du "Ahora es cuando hay que apostar y ese el objetivo de la Diputación, que este caso coincide con el del Ayuntamiento de Ermua, especialmente en estos momentos de crisis en los que nos encontramos."
Momentu honetan Ermuko Udalak Bizkaiko Foru-Aldundiaren erantzunaren zain dago, baina Diputatuaren esan duenez akordioa onartzear dago. Eskaera onartu izan ondoren, Ermuko Udala kontratazioa lehen bait lehen hasiko da. Izan ere, Udalak espero du datorren maiatza hilean kontratazio martxan jartzea.
Bai Diputatua bai Zuzendari-orokorra pozik gelditu dira bisita honetan Ermuko Udalak prestakuntza eta enpleguaren alorrean martxan jartzen ari den ekimenekin, bereziki, Zuzendari-Orokorrak azpimarratu egin du Inklusiorako Toki-Planaren garrantzia, duela hilabete batzuk martxan jarri zuten Sustapen ekonomikoko, enplegu eta trebakuntza udal sailak eta Gizarte Ongizate Alorrak. Gainera, bai Foru-Aldundiaren bisitalariak bai Ermuko Udalaren Alkateak adierazi dute etorkizunean berriro lan egiteko prest daudela.
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian

