Liburutegiak liburuaren nazioarteko eguna ospatuko, jarduera ugariz
Udal liburutegiak Libururaren Nazioarteko Eguna modu Berezina ospatuko du. Egun hori bihar apirilaren 23a da, hots. Hori horrela, jarduera anitz eta ugariak antolatu ditu eta horien artean merkatu txikia, deskontuak eta sariak izanen dira.
Aldizkarien merkatu txikia
Zerbitzuak bildu dituen 2008ko aldizkariak (literaturak, kirolak, dekorazioak, euskal kulturak eta beste motatako aldizkariak) ikusgai jarriko ditu goizeko 8etatik aurrera eta dohainik eskainiko dizkie erabiltzaileei. Horiek etxera eramana ahal izango dituzte nahi dutenek, liburutegiko karneta edo ONA txartela erakutsita. Bai haurrentzat bai helduentzat aldizkariak egongo dira.
"Las trabajadoras vizcaínas (1870-1936)" liburua aurkeztuko da
Arratsaldean, BBK kutxak "Temas vizcaínos-Bizkaiko Gaiak" bilduman argitaratutako "Las trabajadoras vizcaínas (1870-1936)" liburua aurkeztuko da. Aurkezpenaren antolatzaileak Emakumeen Topalekua eta Udal liburutegia dira, BBK Fundazioa ekimenaren babeslea izango da. Liburuaren idazleak (Nerea Arestik), Ermuko Udalaren Berdintasunarako zinegotziak (Natividad Alonsok) eta Udal liburutegiko arduradunak (Sara Gagok) parte hartuko dute. Ekitaldia bihar apirilaren 23an arratsaldeko 18:00etan egingo da.
Liburu honetan argazki-bildumaren bidez ikus daiteke pasa den mendeko bizkaiko emakumeen oroimena eta nola garai horretan parte hartu zuten lehenengo industralizazioan aurrerapenerako eta oparotusanarako. Emakume hauek portuetan, meatzetan, soroetan eta hirian ere lan egiten zuten, buztanikara, xardin-belarra, laiaria, zama-andreak izanez. Garai horretan, ia jende guztia pobrezia eta zorrostasunean bizi zen. Maiatzaren 1a (langileen eguna) oso gertu dagoenez, ekitaldi honek errelebantzia handia dauka. Horregatik, bildutako jendeari liburuaren ale bat banatuko da
Deskontu bereziak
Herriko Xiripot eta Maribel liburu-dendek ospakizun eta egunarekin bat egingo dute. Egun horretan %10eko deskontua egingo dizkiote liburuak erosten dituzten bezeroei. Berezoek liburutegiko karneta erakutsi beharko dute.
Irakurri, Gozatu eta Oparitu
Euskarazko materialak irakurri daitezela bultzatzeko xedea duen kanpainari bihar ere hasiera emango zaio. Ekimena Euskal Birusa talde euskaltzaleak bultzatzen du bigarren urtez eta liburutegiarekin elkar lanean jardunez, titulu eta autoreen gida zabala eskainiko digute. Badugu zer aukeratu, euskaraz irakurtzeko. Etor zaitez eta froga ezazu. Uztailaren 24ra arte %25 deskontuak lortu ahal izango dira Xiripot eta Maribel liburudendetan kanpainan aukeratutako liburuak erosteko, deskontua %50 izanik Euskal Birusa elkartearen bazkidea izanez gero.
UNESCOk 1995. urtean onartu zuen apirileko 23a aldarrikatzea "Liburuaren eguna eta egile edo autore eskubideen eguna mundu osoan", Miguel de Cervantes y Saavedra idazlea, William Shakespeare idazle ingelesa, eta Garcilaso de la Vega kronistaren heriotza (1616. urtean) oroitzeko.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean