-Pez en raya- taldearen -Hot burrito- antzezlana: demaseko ikuskizuna
Pez en raya konpainiak ‘Hot burrito’ obra antzeztuko du bihar Lobiano Kultur Gunean, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta hileko agendan bildutako eskaintzaren barne txertatzen da. Sarrerak 5 euro balio du eta udal kultura saileko bulegoetan erosi daiteke biharko arratsaldeko 3ak arte edo, osterantzean, sarreran bertan.
Hamarkada pastazo daramate Cristina Medinak eta Joan Estraderrek beren umorezko lanak gauzatzen. Lenguai zoroa eta absurdorik zainduena 1997an sorturiko konoainiaren apustu nagusiak dira. Sortu zirenetik zazpi muntaia prestatu dituzte eta horiekin biran aritu dira mundu osoan zehar. Denbora horretan hainbatean arrakasta ez ezik sariak ere jaso izan dituztelarik, estaretako ‘Tapate’ lanarekin 2003an eta Madrilgo umore nazioarteko IX jaialdian lortutakoa; 2004an Britainia Handiko Bath eta Winchester Antzerkiaren denboraldiko lan onenagatik eskuratutakoa edota, 2004an baita vere, ‘Solala’ obrarekin Tarregako Antzerki Feriaren XXIV. edizioan irabazitakoa.
Sinopsia
“Hot burrito” umore ikuskizun peto-petoa da, absurdoa gidari zoroa izanik obraren 70 minututan, barruan daramagun astotxoa harrapatu eta aterrarais nahian. Ikuskizunak bere itzalaz ere barre egiten duten pertsonank sutsuki defendatzen ditu. Esan beharrik ez dago, ikuskizun honetan mahai-ohialik ez dela oparitzen, ez dela garrazirik egiten eta ez dagüela debekatuta ikutzea edo kantatzea.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaritza: Cristina Medina
- Aktoreak: Joan Estrader, Cristina Medina, Pablo Muñoz eta Meneita
- Bideo & soinua: Oscar Paso<7li>
- Ekoizpena: Tolanda Rodriguez
- Koreografia: La Bombita
- Argazkiak: Ivet Charques
- Iraupena: 70 minutu
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu