InnTegra: erregioen berrikuntza kopartituriko ikuspuntutik
Carlos Totorika alkateak ‘InnTegra’ izeneko berrikuntza proiektua aurkeztu du gaur goizean Lobiano Kultur Gunean eginiko ekitaldian. Proiektu honen xede nagusia berrikuntza sustatzea eta lankidetza teknologikorako sare egonkorrak eratzea dira eta ni urteren buruan gauzatuko da. Proiektuak nazioarteko hiru herrialdetako zortzi entitate batu ditu; Espainiako lau; Frantziako hiru eta Portugaleko bat. Proiektuak 1.430.921 euroko kostua izango du eta gauzatu ahal izateko 1.073.191 euroren diru-laguntza jasoko du Eskualde Garapeneko Europako Funtsarengandik (EGEF deritzanarengandik).
Proiektu honen helburua udalerri ertain eta txikien bideragarritasun sozial eta ekonomikoa bermatzea da, entitate publiko eta pribatuen arteko lankidetza bideak ezarriz, horien bidez udalerrien garapen endogenoa ahalbidetuz, enpresen lehiakortasuna hobetuz eta ongien prestaturiko pertsonek hiri handiagoetara joan daitezela ekidinez.
Proiektu horren xede nagusiak hiru dira. Lehena, Europako hego-ekialdeko erregio ezberdinetako ekonomiarentzat gako diren sektoreen berrikuntza eta lehiakortasuna indartzea. Bigarrena, testuinguru berritzaile eta teknologikoa (tokikoa edo erregionala) entitate publiko eta pribatuen (udal, enpresa, unibertsitate, etab…) arteko lankidetzaren bidez sustatzea. Eta hirugarren eta azkenik, oinarrizko enpresa ehuna indartzea berrikuntza eta etengabeko egokitze sistemak egituratuz.
Interreg IV B Sudoe: Europako hego-ekialdeko hainbat erregioen arteko lankidetza programa, laugarren edizioa, B taldea
Proiektu honetan parte hartuko duten entitate eta bazkideak ondorengoak dira: Ermuko Udala, Teknologi eta Informazio Teknologikoen Industrien Euskal Herriko Elkartea, Eibarko Industri Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola, Business Innovation Broker kooperatiba, Da Beira Interiorreko Unibertsitatea, Albiko Hiri Erkidegoa, Dalbi-Carmauxgaillac lurraldeko Merkataritza eta Industria Ganbera, Albi-Carmaux lurraldeko Estatuko Industri eta Mehats Tekniken Goi Mailako Eskola. Entitate horiek guztiak, bakoitzaren ordezkaria dela medio, proiektuaren lan-ildo eta oinarriak jasotzen dituen hitzarmena sinatu dute gaur eguerdian.
Totorika alkateak, Maximino Valle, Robert Gauthier eta Pedro Silvarekin batera egin du gaur goizeko aurkezpena. Lehena, Kantabriako Gobernuko Zuzenadri Nagusia da eta ‘Interreg IV B Sudoe’ proiektuko kudeaketaren arduraduna; bigarrena Albiko Hiri Erkidegoaren Presidenteordea eta hirugarrena, Covilhako udal Ganberako Presidentearen kabineteko arduraduna.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren