Udalbatzarrak apirileko Osokoaren Bilkura eginen du bihar goizean

28.04.09
Erakundea

Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da bihar goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamaika eta erdietarako deituta dago lehen deialdian. Ordu erdi beranduago, bigarren deialdian izanez gero. Eguneko gai-zerrenda sei puntuk osatzen dute. Punturik gehienak Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailekoak izango dira. Alorrekoa ez den bakarra, datorren urteko herriko jai eguna zein izango den onartzea da.

Lehenengo hiru puntuetan SEEP-INEMi luzatzeko beste horrenbeste eskari onartuko dira, non espezialitate ezberdinetako hiru enplegu-tailer antolatzea eta horietarako diru-laguntzak eskatuko zaizkion. Laugarren puntuan, herrian eratuko diren bi enpresa proiektu berrientzako B+E (berrikuntza eta enplegua) kalifikazioa eta laguntza ekonomikoak onartuko dira. Lehena ikus-entzunezko produktorea bat izango da eta bigarrena, berriz, etxez-etxeko laguntza zerbitzuak eskainiko dituena. Bosgarren puntuan 2010. urterako herriko jai-eguna uztailaren 27a izango dela onartuko da. Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua