Athletic-Barçaren arteko finala pantaila erraldoian ikusi ahal izango San Pelaion

06.05.09
Erakundea

Ermuarrok datorren asteazkenean Athleticek eta Barçak jokatuko duten Errege-koparen finala pantaila erraldoian eta kalean ikusi ahal izango dugu, Udalak Eurokopan egin bezala San Pelaion pantaila erraldoia jarriko baitu. Gure udalak herritarren gehiengoaren sentimenduarekin eta Bizkaian nahiz gure lurraldean –nahiz estatuan edo atzerrian- bizi dugun pasioarekin bat dator. Itxaropena eta txapelketa irabazteko esperantza oso hedaturik baitago leku guztietan. Kolore zuri gorrien aldeko grina, uste baino askoz haratago doa ezbairik gabe.

Emankizuna zuzenean eskaini ahal izateko Udalak ikus-entzunezko enpresa bat kontratatu du, zeina San Pelaioko kioskoan pantaila erraldoia jartzera etorriko den. Partida gaueko hamarretan jokatuko den arren, emanaldiari ordu bat lehenago hasiera emango zaio, norgehiagokaren aurreko minutu eta gora–beherak giro betean bizi ahal izateko parada emateko.

Udalak horren guztiaren berri espresuki emateko bandoa prestatu eta kaleratu du, zeina herriko eraikinetara zabaltzen hasi berri den. Bilboko taldeak Errege-koparen azken finala jokatu zuenetik 24 urte iragan diren honetan, gure Udalak ahalegin guztia egin nahi du Athletic-en alde. Horregatik herritar guztioi gonbidatzen gaitu historikoa izan daitekeen eta bihotzez espero dugun garaipena elkarrekin ospatzera. Aipatu bandoan herritarroi elastiko zuri eta gorria jantzita ekartzeko eskatzen zaigu. Athleticekin bat egiten dugula eta gure desiorik onena opa diogula adierazteko, Udaletxeko balkoi nagusiak ere kolore zuri gorriez jantzi dira gaur goizean bertan.

Pantailaren ezaugarri teknikoak

  • 6 mm-tako led teknologiako pantaila
  • Neurriak 384 x 288 (azalerak ia 9 metro karratu ditu)
  • Soinua: 6000 Wko potentzia. L''Acoustics etxearen ARCS sistemaduna.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua