-Liburutegia gerran- izeneko erakusketa tematikoa Lobianon ikusgai
Udal liburutegiren zerbitzuak -Liburutegia gerran- izeneko erakusketa tematikoa jarri berri du Lobianon ikusgai. Antolatzaileen asmoa Espainiako Guda Zibila orain 70 urte amaitu izana gogora ekartzea izan da. Erakusketa Liburutegi Nazionalak ekoiztu du, Liburutegiek II Errepublikan (1931tik 1936etara) eta Guda Zibila (1936-1939) iraun zuen urteetan egindako lana agerian jartzeko asmoz. Erakusketaren xedea “liburuak gauzak aldatzeko zuen ahalmena ziurtzat jotzen zen garaiaren eta liburutegi publikoek askatasunerako bidea izatearen izpiritua berreskuratzea” da.
Erakusketako paneletan ez da Liburutegi Nazionalaren lana soilik errepasatzen. Kulturaren eremuan errepublikarrek nahiz nazionalek abian jarritako beste hainbat jarduerek ere lekua dute. Hori horrela, liburutegi berrien sorrera, irakur zaletasuna bultzatzeko kanpainak edo misio pedagogikoak, bestelako gizarte eragileen ekimenak, , udalerriek, sindikatuek nahiz langileen ateneoek bultzatutako herri liburutegiak, esaterako. Gudan borroka eremuetan liburutegiek izan zuten espazioa ere islatzen da.
Hainbat liburuzain garrantzitsuren lana gogora ekartzen da, esate baterako, Juan Viçens, Tomas Navarro, Teresa Andrés, Jordi Rubio edo Maria Moliner, besteak beste. Erakusketa horretan dokumental bat ere ikusteko parada dago, non kultura, liburu eta liburuzainen jarrera eta lana agertzen diren eta baita altxatutako militarren jarrera, guda irabazi ostean. Udal liburutegiak hainbat material aukeratu eta gerra hori aztertu edo ikertu nahi dutenentzat. Aukeratutakoaren barne dokumentalak, filmak, eleberriak, entsegu historikoak nahi biografiak daude. Material guzti hori erakustokian bertan dago ikusgai, norbaitek maileguan eraman nahi izanez gero, aukera hori kontutan hartuta dagoelarik.
Azkenik, esan behar datorren astelehenean -maiatzaren 11n- Jesús Gutiérrez Arosa historialariak gai honen inguruko hitzaldia emango duela Lobianon bertan, arratsaldeko 7etatik aurrera. Hitzaldiaren titulua ‘II Errepublika eta Guda Zibila Ermuan’ da. Udal liburutegiak antolatu ekitaldi honetara sarrera doan da.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean