Liburu parea besapean

07.05.09
Udal Liburutegia

2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean jaiotako ume ermuar guztiek bina libururen oparia eskuratuko dute. Ekimena udal liburutegiak abiaraziko du aurten sustatutako Bularretik Mintzora programaren barne eta irakurzaletasuna sustatzeko ekintzen barne.

Gurasoak seme alaba jaio berria Erroldan inskribatzera joaten direnean, Abiapuntu bulegoan liburutegiko bazkide egiteko inprimakia emango zaie Abiapuntu bulegoan bertan. Inprimaki hori bete eta egun batzuetara, familiak etxean jasoko du liburutegiko txartela, alkatearen eskutitza eta bina liburu, bata euskaraz eta bestea gazteleraz. Alkateak jaiotza berriagatik familia zoriondu egingo du eta seme alaba hori liburu eta irakurtzera lehenbailehen zuzentzeko eskari eta gonbitea luzatuko die.

Euskarazko liburuak “Bularretik Mintzora” tituluko disko konpaktu bat atxikita darama eta Galtzagorri elkarteak eta EJko Kultura sailak iazko urtearen amaieran gure udalerrian martxan jarritako programaren izena hartu du. Horretan olerkiak, lo-kantak eta horien letrak, eta baita ere haurren jolasei buruzko hainbat material dago, jaioberriekin txiki-txikitatik eta haurtzaroan gozatzeko.

Gaztelerazko liburuaren titulua ‘Aserrín’ da, bertan mimika, jolas eta abesti sorta dago jaioberri eta umetxoentzat. Horren hitzaurrea Miguel Delibes idazleak idatzitakoa da. Ale honek ere disko konpaktua du, non ehunka folklore adibide jasotzen diren, jolas errezitatuak, fitxak azalpeneki, eta musikarekin.

Ekimen honen bidez etxeetan irakur zaletasunaren aldeko jarrera eta giroa bultzatu nahi dira. Etxean naturaltasunez irakurtzeko, kontatu eta entzuteko ohitura piztu eta errotu dadin haurtzaro nahiz gaztaroan, horrela eginez errazago baita zaletasun hori betirako sustraitzea.

  • Argazkian ekimen honetan banatuko den materialaren zati bat ikus daiteke: liburuak hain zuzen

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez