Ekainaren 7an hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten pertsonak zozketa-informatikoz hautatu dira
Ermuan 234 pertsona hautatu dira Europako Legebiltzarrerako hauteskunde prozesuaren barne, ekainaren 7an eratuko diren hauteskunde-mahaiak osatzeko. Udalbatzaren Osokoa gaur goizean bildu da ezohiko bilkuran, Ermuko erroldan inskribaturik gauden guztion artean zozketa anonimoa egiteko. Zozketa hori baliabide elektronikoak erabilita egin da, hots, ordenagailuaz egin, izen-abizenen zerrendak ateraz, horiek eratuko baitituzte adierazitako hauteskunde-mahaiak. Zozketa bidez aukeratutako pertsonen izendapenak prestatzen ari gara eta jakinarazpenen banaketari bihar bertan helduko zaio. Mahaietan egoteko hautatutakoek zazpi egun dituzte –jakinarazpena jasotzen duten biharamunetik kontatzen hasita betebehar saihestezin hori desenkusatzeko arrazoiak adierazteko, Durangoko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen aurrean. Mahaietan ez egoteko arrazoiak gaixotasun larriak eta familia arrazoiak dira, zeinak arrazoitu eta agiri bidez egiaztatu beharko diren.
Ermua udalerriak Durango Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari dagokio eta barruti bakarra du. Hiribildua hamaika sekziotan banatuta dago eta hauteskunde egunean hogeita sei mahai eratuko ditu. Hauteskunde mahai bakoitza hiru kidek osatzen dute; hots, presidentea eta 1ngo eta 2. bokalek. Mahaiaren eta hori osatzen dutenen egiteko nagusia bozketaren nondik norakoa kontrolatzea eta botoak zenbatzea dira, Konstituzioak eta Legeak esaten dutenari jarraiki. Eginkizun hori zozketaz esleitzen zaie herritarrei. Hauteskunde-mahai bakoitzeko bederatzi pertsona izendatu dira, postu bakoitzeko titularrak eta ordezko beste bi pertsona hain zuzen ere.
Durango Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen datuak eta helbidea
- Ezkurdi plaza z/g (Guardiako Epaitegia)
- Telefonoak: 94 603 00 60/ 94 603 00 61
- Faxa: 94 603 00 74
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera: goizez 10etatik ordu 1etara eta arratsaldez 4etatik 6etara.
- Larunbatetan: goizeko 10etatik arratsaldeko ordu 1etara.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua