Gaur Ermuarron bihotza zuri-gorria da

13.05.09
Erakundea

Ermuarron bihotza gaur beste inoiz baino gehiago zuri-gorria da, iluntzean jokatuko baita Errege Kopako finala. Athletic-ek eta Barçak nor baino nor arituko dira gaur gaueko hamarretan Valentziako Mestalla futbol-zelaian jokatuko den partidan. Athletickeko zaletuek amets egiten dugu titulu batekin orain dela urte asko. Euskal herritarren ilusioak bat egingo du gaur, beren grina Bilboko taldeari aldeko bultzada bihurtu ahal izateko. Ermua osoko eraikin eta etxebizitzetan Athletickeko bandera eta koloreak nonahi ikus daitezke, guztiok jakitun baikara gaurko zita historikoa dela. Ermuarrok gaurkoan Athleticek eta Barçak jokatuko duten Errege-koparen finala pantaila erraldoian eta kalean ikusi ahal izango dugu, Udalak Eurokopan egin bezala San Pelaion pantaila erraldoia jarriko baitu. Herrian dugun Athleticeko elkarteak, ‘Herri Mugak’, pankarta erraldoia eseki du herriko plazan. Bertan taldearekin dagoela eta kopa ekartzeko esperantza adierazten du. Gaurko eguneko irrintzi nagusia: Aupa Athletic!

Emankizuna zuzenean eskaini ahal izateko Udalak ikus-entzunezko enpresa bat kontratatu du, zeina San Pelaioko kioskoan pantaila erraldoia jartzera etorriko den. Partida gaueko hamarretan jokatuko den arren, emanaldiari ordu bat lehenago hasiera emango zaio, norgehiagokaren aurreko minutu eta gora–beherak giro betean bizi ahal izateko parada emateko. Udalak bat egiten du Athletic-ekin. Horregatik, herritar guztioi gonbidatzen gaitu historikoa izan daitekeen eta bihotzez espero dugun garaipena elkarrekin ospatzera. Herritarroi elastiko zuri eta gorria jantzita eramateko eskatzen zaigu.

Pantailaren ezaugarri teknikoak

  • 6 mm-tako led teknologiako pantaila
  • Neurriak 384 x 288 (azalerak ia 9 metro karratu ditu)
  • Soinua: 6000 Wko potentzia. L''Acoustics etxearen ARCS sistemaduna.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua