2009ko jarduera eta programetarako diru-laguntza gehienen deialdiak zabaldu dira
Krisialdian gauden arren, aurtengoan ere herriko talde eta gizarte eragileek garatzen dituzten egitarauak gauzatzeko diru-laguntzen zuzkidurak iazko kopuruetan mantendu egingo ditu Udalbatzak. Aurrekontuan horretarako gorde den diru zuzkidura iazkoen antzera mantenduko da, 300.000 euro inguruko kopuruaz gutxi gora-behera. Diruz laguntzen diren jardueretatik lehen seietarako deialdiak egin eta epeak zabaldu berri dira. Abian jarritako deialdiak ondorengo alorrekoak dira: (Gizartekintza. Kultura, hezkuntza, Euskara, Aukera Berdintasuna, gazteria eta , gizarte eta osasuna). Horietarako eskabideak aurkezteko epea ekainaren lehenengo astea izango da, ekainaren 1etik 5era bitartean. Datozen egunetan nazioarteko lankidetzako, kiroletako eta Ingurumeneko deialdiak argitaratuko dira.
Deialdiok azken egunetan zabaldu dira eta horiek eskatu nahi dituztenek agiri eta eskabideak aurkezteko parada izanen dute datozen asteetan zehar. Eskabideak aurkezteko, interesdunek, astelehenetik ostiralera bitartean udaletxeko Abiapuntu izeneko bulegora joan behar dute, goizeko zortzietatik arratsaldeko hiruetara bitartean. Deiadi bakoitzaren epemuga ezberdina izan daiteke, iragarkia Buletinean argitaratu den egunaren arabera, epea biharamunetik kontatzen hasten baita. Udalak diru-laguntza deialdiak arautzen duten oinarriak esan bezala Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ditu, orain egun batzuk. Aurreko paragrafoan adierazitako alorren iragarkiak ere plazaratu dira. Bakoitzaren xehetasun eta data zehatzak ikusi ahal izateko, jo iragarki-ohol elektronikora.
Deialdia arautzen duen araudia, alor bakoitzari dagozkion oinarriak eta eskabide ereduak kontsulta gai eta behera kargatzeko moduan jarri ditugu web gune korporatibo honetan, eta ‘Abiapuntu’ deritzogun egoitza elektronikoan. Guk horietara modu zuzenean heltzeko aukera eskaintzen dizuegu, informazio gehiagoko atalari eginiko lasterbidearen bidez.
Lotutako albisteak
'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko