Ermuan aurkeztuko da -Genero Berdintasunaren Alorreko Lan Eskubideen Gida-

22.05.09
Erakundea

Datorren asten Ermuan aurkeztuko da “Genero Berdintasunaren Alorreko Lan Eskubideen Gida”, Berdintasunerako Defendatzailea den Maite Erroren eskutik. Aurkezpen horretan herriko alkate Carlos Totorikarekin batera egongo da. Aurkezpen ekitaldia maiatzaren 28ko ostegunean eta goizeko 9:30etan egingo da, Lobiano Kultur Gunean. Sarrera gisa, Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorreko zuzendari Rosalia Herrerak Aukeren Berdintasuna Lan eta Formakuntza, gizarteratzeko oinarrizko lehentasuna izatearen inguruan hitz egingo du. Jarraian, Erro andereak argitaratu berri den gida aurkeztuko du, ondoren galdera-erantzunen tarteari leku egiteko. Ekitaldiari amaiera emango zaio hamaika eta erdietan.

Antolatzaileek haurtzaindegi zerbitzua eta zeinu-mintzairaren interpretazio zerbitzuak antolatu ditu. Horiek aldez aurretik eskatu beharko dira, izen-ematea egitean. Ekitaldira bertaratu nahi duten pertsonek aldez aurretik adierazi beharko dute. Argibideak nahiz izen-emateak udal berdintasunerako sablean egin daitezke, Izelaieta kaleko 12an. Edo bertako 943 17 10 30 telefonora deituz edo bertako e-posta helbidera idatziz:casadelamujer@udalermua.net.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da