Udalbatzarrak maiatzeko Osokoaren Bilkura eginen du asteazken goizean
Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da asteazken goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamar eta erdietarako deituta dago lehen deialdian. Ordu erdi beranduago, bigarren deialdian izanez gero. Eguneko gai-zerrenda bost puntuk osatzen dute. Lehenengo biak ekonomi alorrekoak izango dira eta dekretu pare baten berri ematea izango da. Lehenengoan likidazioaren berri emango da eta bigarrenean kreditu geldikinak txertatzearen berri emango.
Hirugarren puntuan euskara ikasten ari diren pertsonentzako diru-laguntzak arautzen dituzten oinarrien ebazpena onetsiko da. Laugarren puntuan, Inntegra (Interreg IV B Sudoe) proiektuari buruzko ebazpena izango da. Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.
Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da