Udal liburutegia kultura aniztasunari buruzko dokumentalaren protagonista eta eszenatoki

26.05.09
Udal Liburutegia

Udal liburutegia Euskadiko liburutegi multikulturalen inguruko dokumentala grabatzeko eszenatoki gisa aukeratu zuen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, “Liburutegiak topaleku” kanpainaren baitan. Irudiak 2008ko bukaeran grabatu ziren eta irudiokin Jose Manzanedak orain aurkeztu eta kaleratu berri den DVDa zuzendu eta editatu da. Lanak hamar minutu irauten du.

Irudiak grabatu ziren egunean gure udal liburutegia grabazio leku izan zen. Jardunaldi horretan dokumentala egin duen taldeak zerbitzuak immigranteei eskaintzen dizkienak ikusi eta ezagutu ahal izan zituen, esaterako, munduko egunkariak, hizkuntza ezberdinetan idatzitako liburuak, musika, interneterako doako sarbidea, ipuin kontalariak, eta abar… Immigrante eta erabiltzaile diren horietako hainbaten iritziak entzun eta haien hitzak ere jaso zituzten. Berri emaileek geografikoki oso leku ezberdinetako jatorria zuten, gizon nahiz emakumeak ziren eta adin guztietakoak zauden, eta bertako langileak baita ere.

Esan bezala, material hori DVDa batean plazaratu berri da eta udal liburutegira ere heldu zaizgu, hainbat ale bidali baitizkigute. Jasotako aleetatik hainbat grabazioan parte artesa onartu zutenei banatuko zaizkie eta, zenbait, udal liburutegirako fondoetarako gordeko dira.

Grabazioa eta muntatutako erreportaia ikusi nahi dutenek youtuberen web-gunera jo dezakete. Gaztelerazko bertsioa ikusi eta entzun nahi dutenek interneteko http://www.youtube.com/watch?v=lx-KciASdHk helbidera jo edo bertako bilatzailean ‘topagune’ hitza idatzi behar dute. Aldiz, euskarazko bertsioa ikusi eta entzun nahi dutenek ://www.youtube.com/watch?v=TwRRqsPW4q0 helbidera joan behar dute edota youtubeko bilatzailean “topaleku” hitza idatzi.

  • Argazkian argitaratu berri den DVDaren hiru ale ikus daitezke

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat