Ermuak genero berdintasuna eta enplegua inplementatuko ditu bere jardueretan, gizarteratzea errazteko

29.05.09
Erakundea

Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza eta Aukera Berdinetarako udal sailek gizarteratzea errazteko jarduera zenbait gauzatuko dituzte aurtengoan, horietan genero berdintasuna eta enplegua inplementatuz. Alorreko zuzendari Rosalia Herrerak Ermuan enpleguaren eremuan orain artean gauzatutako eta urtealdi honetan jarraituko ditugun ildoak laburbildu zituen atzo, Defentsoriak argitaratu berri duen “Genero Berdintasunaren alorreko lan eskubideen gida” izeneko argitalpena aurkezteko Lobianon egin zen ekitaldian. Defentsoria, Eusko Jaurlaritzak eratutako erakunde publiko independentea da, Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuari atxikita dagoena.

Gida horren aurkezpen ekitaldian herriko alkate Carlos Totorikak erakundeak berdintasunaren alde egin duen apustua eta inplikazioa azpimarratu zituen, “baliabideak, langileak eta Emakumearen Topagunea edo babes-etxea bezalako azpiegiturak prestatzeko eta enplegu eta hezkuntza politikak lantzeko, benetako berdintasun eraginkorra garatzeko gai izango den gizartea lortze aldera”.

Rosalia Herrerak udalerrian saila sortu zen urtetik -1990etik- egindako ibilbidea errepasatu zuen, Ermuko Berdintasun Planak oinarri hartu eta hausnarketa sakona egin ondoren, 2006az geroztik areagotu eta sistematizatu direnak. Aurten, herriko hirugarren Berdintasun Plana prestatuko da. Zuzendari honek lan-eremu honetan eta helburu horrekin Ermuan aurtengoan gauzatuko diren proiektu ezberdinen berri eman zuen.

Herrerak egindako laburpenean ondorengoak aipatu ziren: Lehenik, ditugun adierazleak inplementatuko dira Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntzako alorraren jardueretan emakumeen partaidetza bultzatzeko xedez. Halaber, enpleguratzeko dauden oztopoak ezabatzeari edo gutxitzeari ekingo zaio. Horrez gain, aurten herrian kontziliazioa errazteko ditugun baliabideen gida prestatuko da eta udalean ditugun zerbitzuak indartuko dira. Aukera Berdintasunerako sailak genero indarkeriaren biktimei atenditzeko duen protokoloa inplementatzen lagunduko da. Eta, azkenik, errespetu eta berdintasunaren baloreak gazteen artean zabaldu eta errotzeko lana egingo da, aitzindari eta pilotu izango diren gizarte eta hezkuntzako proiektuen bitartez. Proiektuok Ermua-Mallabiko Lanbide-Heziketarako Ikastetxean edo PCPIan gauzatuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26