Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak matrikula zabalik du

01.06.09
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua-Mallabiko Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak matrikula zabalik du 2009-2010 ikasturterako izena eman nahi dutenentzat. Matrikulazio aldia bederatzi aste iraungo ditu; ekainaren 1etik uztailaren 30era bitartean. Matrikula egiteko ordutegia goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartekoa da. Izen-emateak nahiz argibideak, Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailaren egoitzan, Kaltxangon dagoen Torreta Etxean, egin beharko dira.

Ikastegiak hurrengo ikasturtean hiru espezialitate eskainiko ditu, ondoren zehazten ditugunak:

  • Mekanika industrialeko langilea
    • Mekanika eta Muntaiae: tornua, fresadora, CNC
    • Metrologia eta egiaztapena
    • Autocad-programarako hastapena
  • Ibilgailuen konponketako laguntzailea
    • Mantenu eragiketak
    • Automobilen oinarrizko konponketak
    • Osagarrien muntaia
  • Ile-apaindegintza eta estetika laguntzailea
    • Ilea mozteko eta arrozteko teknikak
    • Estetika: manikura, pedikura, maquilajea eta depilazioa
    • Masaia-teknikak

Aipatu behar da aurreko urteetan ez bezala, honako ikastaroak irakaskuntza arautuaren barne daudela; hori horrela, ikastaroa bukatzean modulua gainditzen duten gazteek lehen mailako ziurtagiri ofiziala lortuko dutela. Horren ondoren, Erdi Mailako Graduetara jo dezake eta baita Biharren Hezkuntzako Graduatuaren titulua.

Matrikulazioaren ezaugarriak

Ikastarook 15 urtetik 18ra bitarteko eta DBHko titulurik lortu ez duten gazteentzat dira. Ikastarook eginez gero egiaztagiri ofiziala eskuratzen dute ikasleek. Trebakuntza planak bi ikasturte hartzen ditu barne eta teoriaz gain, praktikak enpresetan egiten dira, oso praktikoak baitira. Matrikula dohainik da eta ikastaroaren ordutegia astelehenetik ostiralera eta goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartekoa da.

Espezialitate bakoitzerako hamabi matrikula onartuko dira, gehienez ere. Plazak izenemate orden eta hurrenkerari jarraituz beteko dira. Gazte bakoitza titular gisa espezialitate bakar batean eman ahal izango du izena, nahiz eta gainerakoetan erretserba gisa geratuko denez, bere lehentasunen arabera adierazi beharko du zerrenda. Ikasturtearen hasieran hamar ikasle biltzen ez dituzten espezialitateak bertan behera utzi ahal izango dira. Ermua eta Mallabiko gazteek lehentasuna izango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren
Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker