Gobernuaren Ordezkariak Toki-inbertsioko Estatu Fondoari atxikitako obrak bisitatuko
Euskal Autonomi Erkidegoan Gobernuaren Ordezkari Mikel Cabiecesek eta Ermuko alkate Carlos Totorikak Toki-inbertsioko Estatu Fondoari atxikiz udalak gauzatzen ari dituen obrak bihar bisitatuko dituzte. Hain zuzen ere, San Pelaioko parkea bisitatuko dute bertan haurrentzako eta hirugarren adinekoen errehabilitaziorako jartzen ari diren parkeen lanak bisitatuko. Lan horiek Toki-inbertsioko Estatu Fondoaren diru-laguntzei esker (Enplegua eta Ekonomia Bizkortzeko Espainiako Planari, E_Planari esker- ari dira finantzatzen. Administrazio Publikoko Ministerioak hamaika proiektu onartu dizkio Ermuari, horien kostua guztira 2.878.000 eurotik gorakoa izanik. Proiektu horietatik bederatzi hasita daude eta exekutatzen ari dira. Gainerakoak, udal kiroldegiko igerilekuarenak esaterako, udan hasiko da, instalazioa garbitu eta puntuan jartzeko ixten den denboran.
Mikel Cabieces udaletxera ailegatuko da gaoizean eta herriko alkate Carlos Totorikak harrera egingo dio. Segidan hitz egin ahal izateko alkatetzara bilduko dira. Bileratxoa amaitu ondoren, agintariok San Pelaioko obrak ikustera joango dira elkarrekin.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da