Xake liburutegian

03.06.09
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak xake-taula bi eta jolas horren inguruko materialak zerbitzuko erabiltzaileen esku-eskura jarri ditu. Xake-taulak mahaitxo binan jarri dira, bata ikasketa aretoan eta, bestea, prentsa eta aldizkariak irakurtzeko txokoan. Horiek, nahi dituenak erabiltzeko daude.

Ekimen honen bidez udal liburutegiak jolasaren inguruan dituzten materialak ezagutarazi eta horien erabilera bultzatzea nahi du, erabiltzaileak xakearekin harreman zuzenean jarri, horretan hasi eta praktikatu dezaten. Laburbilduz, liburutegia zaletasun eta horrelako aisi mota lantzeko leku aproposa direla erakustea.

Herrian zaleak biltzen dituen xake talde dugunez, udal liburutegiak xakea lau haizeetara zabaltzen lagundu nahi du, eta horretarako, datorren urtean xake ikastaroa antolatzeko aukera aztertzen ari dira elkarrekin.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez