%43,6 partaidetza eta botorik gehienak Partidu Sozialistarentzat izan dira gaur Ermuan

07.06.09
Erakundea

Partidu Sozialistak gaurko Europako Parlamenturako hauteskundeetan botorik gehienak lortu ditu gure herrian. Zapateroren alderdiak guztira 2.594 bozka lortu ditu, hautesle-erroldak Ermuan izan duen 13.308 hautesle posibleetatik. Bigarren alderdi botatuena Partidu Popularra (PP) izan da, zeinak 1.454 bozka (%25,08) lortu dituen.

Boto kopuruaren araberako zerrenda horretan, hirugarren tokia EAJri egokitu zaio 720 botorekin eta portzentajean %12,42. Laugarren, Iniziatiba Internazionalista Herrien Elkartasuna izan da 423 bozka jaso baititu (%7,30). ERC-BNG-Aralar-EA-CHA-Berdeak koalizioak 180 bozkarekin bosgarren izan da (%3,11). Ezker Batua-Berdeak seigarren izan da, 162 txartelekin (%2,79). Azkenik, behin-behineko sailkapenean honetan zazpigarren Rosa Diezen UPyD da 99 botorekin (%1,71) eta atzetik Los Verdes-GVE geratzen da 78 txartelekin. Eropako Parlamenturako emaitzen datu zehatzak ondorengo taula grafikoan eskaintzen ditugu:

Europako Parlamenturako emaitzak Ermuan modu grafikoan

2009ko Europako Parlamenturako Hauteskundeen behin-behineko emaitzak
Ikonoa Talde politikoa 2009ko botoak botoak (%)
PSOE taldearen logotipoa PSOE 2.594 % 45,14
PP taldearen logotipoa PP 1.454 % 25,30
EAJ-PNV taldearen logotipoa EAJ-PNV 720 % 12,42
II taldearen logotipoa II 423 % 7,36
Europa de los pueblos-Verdes taldearen logotipoa EUROPA DE LOS PUEBLOS-VERDES 180 % 3,13
Logotipo de EB-B EB-B 162 2,79 %
UPDyD taldearen logotipoa UPyD 99 1,71 %
LV-GVE taldearen logotipoa LV-GVE 78 1,36 %

Ermuan hautesleen %43,67 bozkatu du gaurkoan, parte-hartzea duela bost urteko azkenarekin alderatuta, 2,69 puntu jaitsi delarik. Emaitzak behin-behinekoak dira, Durangoko Hauteskunde Batzordeak jardunaldiko agiriak aztertu eta ontzat eman artean. Une horretan, behin-betikotzat joko ditu organo horrek.

Informazio gehiago delako lasterbidearen bidez sekzio eta mahai bakoitzean kandidatura eta zerrenda bakoitzak izan dituen emaitzen berri zehatza eskaintzen dugu pdf formatuko taulan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da