Parte-hartzea %32,51 izan da arratsaldeko 6ak arte, 2004ekoarekiko 1,7 puntu azpitik

07.06.09
Erakundea

Ermuan jada botoa eman dutenen portzentajeak ia 1,7 puntu azpikoa da, 2004an erregistratutakoarekin alderatuz gero. Arratsaldeko seietan hautesleen parte-hartzea %32,51 dela ezagutarazi da, hauteskunde mahaietan datuak bildu eta gero. Datu horrek esan nahi du Ermuan botoa eman dezaketen 13.308 hautesleetatik arratsaldeko seiak baino lehen 4.326 pertsonek bozkatu dutela. Orain dela bost urte ordu berean parte-hartzea %34,15 izan zen. Urte hartan bozkatu zezaketenek ere gehiago ziren, 13.875 pertsona alegia. Aldiz, aurten botoa eman dezakegunak 13.308 gara, hau da 567 pertsona gutxiago.

Nolanahi ere, datuok hurbilpen eta aurrerapena besterik ez dira, oraindik ere bi ordu luze geratzen baitira hauteskunde-kolegioak ixteko. Kolegiook itxitakoan ezagutuko dugu ermuarron parte hartzearen datu zehatza eta benetakoa. Eta ordu bete inguru beranduago baita ermuarrok emandako boto horien banaketa zehatza ere.

Beheko informazio gehiagoko lasterbidearen bidez, lotura egin diogu Europako Parlamenturako aurreko deialdietan izandako datuak biltzen dituen taulari. Horretan, urte guztietako eboluzioa ikus baitaiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da