Ermuko hautesleen ia laurdenak bozkatu du arratsaldeko ordu 2ak baino lehen
Ermuko hautesleen ia laurdenak (%23,69) bozkatu du gaur, arratsaldeko ordu biak baino lehenago. Portzentajea duela bost urte bezalakoa da, oso antzekoa nahiz eta zertxobait baxuagoa da orduan %24,51 izan baitzen, hau da puntu erdi gehiago. Horrez gain, kontutan hartu behar da hautesleen errolda ere, orduan baino dezente txikiagoa dela. Orain bost urte, botoa eman zezaketen ermuarrek 13.875 ziren eta gaur aukera hori izango dute 13.308 biztanlek. Hau da bostehun pertsona gutxiago.
Arratsaldeko ordu 2ak arte hautesleen ia laurdenak bozkatu du gure herrian. Normaltasuna da nagusi gaur Ermuan, hauteskunde egun honetan eta ez da inolako gertakizunik erregistratu. Ezer gutxi dago aipatzeko, goiza eta eguerdia normaltasunean igaro baititugu udalerrian.
Udaletxeko Abiapuntu bulegoa zabalik segitzen du kontsultetarako
Hauteskunde kolegioetan azkeneko prozesutik hona aldaketarik egin ez izanak asko lagundu die hautesleei. Hori, igarri izan dugu udalak gaurko egunean zabalik duen Abiapuntu bulegoan, bertatik biztanle oso gutxi pasa baita, dozena erdi eskas. Dena den, betiko moduan bat edo beste galduta ibili izan da eta bere hauteskunde-kolegio eta mahaiaren bilatzeko laguntza eske etorri da.
Beheko informazio gehiagoko lasterbidearen bitartez Europako Parlamenturako deialdi ezberdinanetako datu historikoen alderaketa egitea ahalbidetzen duen koadroa eskaintzen dugu.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da