Hauteskunde-kolegioak zabaldu eta bozketa hasi da

07.06.09
Erakundea

Herriko hauteskunde-kolegioak zabalik daude eta ermuarrak bozkatzen hasi dira. Ermuan eratutako hogeita sei hauteskunde-mahaiak lanean daude eta hautesleak hartzen ari dira, nahiz eta oraindik bertaratutakoen kopurua oso baxua izan. Jende gutxi dabil oraindik kalean eta baita hauteskunde kolegioetan ere. Gaur igandea denez, betebehar edo zereginik izan ez duten askok ez dira bozkatzeko goiz altxatu. Nolanahi ere, betiko moduan goiztiar bakan batzuk izan dira ateak ireki eta berehala agertu direnak. Dena den, oraindik hamar ordu ditugu bozka emateko. Esan bezala, Ermuan hauteskunde-kolegio diren egoitzak zabalik izanen dira iluntzeko zortziak arte. Postetxeko langileak, jada, hauteskunde mahaietako presidenteei helarazi diete posta bidez jasotako botoak.

Gaurko hauteskundeetara hogeita hamabost (35) kandidatura aurkezten dira eta bakoitzak bere hauteskunde-txartela duelarik, logotipoaz eta hori osatzen duen hautagaiak identifikatzen delarik. Txartelak hainbeste izanik ez dira guztiak hauteskunde-kabinen barne sartzen, horrenbesterako lekurik ez baitago kutxatilategietan. Hori horrela, arazoari konponbidea emateko Ermuan kabina bakoitzaren ondoan mahai osagarriak jarri dira, herritarrek guztietatik hobesten dutena hartu eta erabili ditzaten.

Herriko segurtasunaz elkarlanean Ertzaintza eta Udaltzaingoa arduratzen ari dira

Hauteskunde-kolegio egoitza guztietan agenteak daude, pertsonen segurtasuna bermatzeko eta hauteskunde eguna normaltasunez gauzatzen dela ziurtatzeko. Dispositiboa Eusko Jaurlaritzako Barne sailak diseinatu eta koordinatu du. Gurean, dispositibo horren barne eta elkarlanean ari dira Ertzaintza eta Udaltzaingoa.

Abiapuntu zabalik: hautesle-erroldaren eta kolegioen inguruko kontsultak atenditzeko

Hauteskunde egun guztietan, hainbat herritar herriko Hautesle-erroldan dagoen edo ez eta bozkatzea non dagokion galdezka ibili ohi da. Horri konponbidea emateko, udal idazkaritzak zalantzak dituzten herritarren kontsultak Abiapuntun zuzenean jaso eta erantzungo ditu gaurkoan. Kontsulta egin eta erantzuna baiezkoa den kasuetan, lankideek bakoitzari zein kolegio eta mahai dagokigun adieraziko digute. Kontsulta horiek udaletxera bertara etorriz edo baita ere 943 17 91 42 telefono zenbakira deituz egin ahal izango dira. Kasu honetan lankideek deitzen duen pertsonari galdera pertsonal eta zehatzak egingo dizkiote deia egiten duena benetan dioen pertsona dela egiaztatze aldera. Idazkaritzak horretarako ezarri duen ordutegia ondokoa da, goizez 9:00etatik13:30etara eta arratsaldez 17:30etatik 19:30etara bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da