Ermuko hogeita sei hauteskunde-mahaiak segituan eratu dira

07.06.09
Erakundea

Hogeita sei hauteskunde-mahaia eratu dira gaur goizean Ermuan, Europako Parlamenturako Hauteskunde jardunaldi honetan. Hauteskunde-mahaiak segituan eratu dira, ez baita egon inolako arazorik. Goizeko zortziak eta bots minuturako administrazioko ordezkari guztiak presidente eta bokalak izendatu eta mahaiak eraturik zituztela adierazteko deitu dute. Gaurkoan mahaiok eratzeko izendatuta zeuden gehienek ordurako agertu dira eta ez da izan kale edo atzerapenik. Mahaikideek jada lanean dira, jardunaldiko agiriak ezagutu eta betetzen, goizeko bederatziak iritsi bitartean, ordu horretan zabalduko baitira hauteskunde-kolegio guztiak. Normaltasuna da ezaugarri nagusia.

Eguna argitzean zerua estalita egon da, hots-beroa 14 gradukoa zen eta ateri eta izan da. Orain ere, eguraldia berdin mantentzen da.

Ermuan, hautesle-errolda 13.308 pertsonek osatzen dugu. Herrian 11 sekzio eta 26 mahai daude

Ermuan hamazortzi urtetik gorako 13.308 pertsonek bozkatu ahal izango dugu gaur Ermuan, hautesle-erroldan jasotzen denaren arabera. Ermuan une honetan guztira 16.324 biztanle gaude erroldaturik.

Beheko informazio gehiagoko atalari lasterbide gisa taula bat erantsi diogu –pdf formatuan- non adierazten diren ondorengo datu guztiak: Ermuko kolegioak zeintzuk diren, sekzio ezberdinak eta bakoitzean dauden mahiak –alfabetoaren arabera- eta horietan bozkatu dezaketen pertsona kopurua.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da