‘Bubisher’, Sahararentzako liburutegi ibiltariaren aurkezpena Ermuan

08.06.09
Udal Liburutegia

Gonzalo Moure idazleak Ermuan aurkeztuko du Sahararako liburutegi ibiltariaren ekimena. Sahararako herriaren auziarekin bat egiten duen udal liburutegiak ekimenaren sustatzaileetariko bati gonbitea luzatu dio gure herrira etorri, proiektuaren berri eman eta laguntza gehiago biltzen saiatzeko.

Liburutegi ibiltaria ‘Bubisher’ izenaz ezagutzen dena Lobianon aurkeztuko da bihar , arratsaldeko 7etatik aurrera egingo del ekitaldian. Aurkezpenaren ondoren gure artean ditugun Saharako herritarrekin te dastatzea egingo da. Sarrera librea da eta  nahi duen guztia bertaratu daiteke udal liburutegira.

Liburutegi ibiltari hori kanpamenduen artean eta modu ibiltarian dabilen zerbitzua da. Hori Sahara aldeko idazleek sustatu dute eta hainbat argitaletxeren, Eusko Jaurlaritzaren, zenbait ikastetxeren eta pertsona boluntarioen laguntza jasotzen du. Liburutegi ibiltari horretan soberan dauden liburu eta aleek ez-ezik irakurketa plan egituratua daraman autobusa da , kanpamenduetako ikastetxeen artean ibili ohi dena.

Saharan Bubisher deritzote zorte oneko txori bati, eta horretatik datorkio izena hain zuen ere, ekimen berritzaile honi. Proiektuaren inguruko zehaztasun eta datu gehiago ezagutzeko, sakatu ondorengo lasterbidearen gainean: www.bubisher.com

Gonzalo Moure idazlea herrira datorkigula eta, bide batez, asteazken goizean herriko ikastetxeetako ikasleekin bilduko eta solasaldia egingo du, haur eta gazteentzako idatzi dituen aleen inguruan hitz egiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean