Hasierako Lanbide Prestakuntza Programen inguruko jardunaldi teknikoa
Ermua eta Mallabiko Hasierako Lanbide Prestakuntza Programen zentroak –Lanbide Hastapenetako Ikastegi ohiak- jardunaldi teknikoa eta ateak irekitzekoa gauzatuko du aste honetan bertan. Jardunaldiei ostegunean emango zaie hasiera, Hasierako Lanbide Prestakuntza Programak (PCPIak) ezagutzera emateko xedez. Ostiralean, aldiz, espezialitate ezberdinetako ikasleek aurtengo ikasturtean egindako lanak erakusketa batera bildu eta ikusgai jarriko dira. Horrez gain, ile-apaindegi eta estetika espezialitateetako gazteek zuzeneko erakustaldiak egingo dituzte, Lobianon bertan.
Carlos Totorika alkateak aurtengo egitarauari aurkezpena egin eta hasiera emango dio ostegun goizeko 10etatik aurrera. Goizeko saio hau irakasle eta orientatzaileentzako pentsaturik dago. Horretan, proiektu sozio hezitzaile honek bere lehen urtean izandako emaitzak laburbilduko dituzte ikastegiko irakasle eta ikasleek. Aurkezpen horretan moderatzaile lana zentroko kudeatzaile den Jesus Portugalek egingo du eta Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Trebakuntza alorraren zuzendari Rosalia Herrerak ere hitza izango du. Goizeko ekitaldiei amaiera emango die Javier Mardonesek, Lanbide Kualifikazioen Euskal Institutuko zuzendariak.
Arratsaldean, egitarauak aurrera jarraituko du. Arratsaldeko saioa programa hauetan izena-emateko adina eta aukera izan dezaketen gazteen familientzat pentsatuta dago. Ekitaldi honetan ikastegian ikas daitezkeen programen berri eta horien xedeak zeintzuk diren azalduko da. Horren aurkezlea, alorreko zinegotzi Jose Luis Araujok egingo du, zentroko kudeatzaile Jesus Portugalekin eta irakasle, orientatzaile eta gurasoekin batera. Programa zehaztasun osoz ikusteko sakatu beheko informazio gehiagoko lasterbideari.
Lotutako albisteak
Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren