PCPI zentroko eragileek beren hezkuntza proiektua aurkeztu diote gizarteari
PCPI zentroko –LHIKa ohiko- hezkuntza erkidegoak – irakasle, familia eta ikasleek beren hezkuntza proiektua aurkeztu dute gaur, azken ikasturteko datu eta emaitzak jendaurrean ezagutaraziz. Aurkezpena gaur hasitako jardunaldi teknikoaren eta zentroaren jarduna ezagutarazteko ekimenaren barne txertatzen da. Jardunaldiok bihar itxiko dira. Egunari hasiera eman zaio espezialitate ezberdinetako ikasleek egindako lan eta erabilitako tresneriaren erakusketaz, zeina hamar eta erdietan ireki den. Horrez gain, ile-apaindegi eta estetika espezialitateetako gazteek zuzeneko erakustaldiak egingo dituzte bai gaur etab aita bihar ere, Lobianon bertan, ikasitakoa praktikatzeko eta jendeari erakusteko xedez.
Jardunaldiei hasiera eman die herriko alkate Carlos Totorikak goizeko 11etan. Agintariak zentroarekiko eta bere proiektuarekiko udalaren konpromisoa azpimarratu ditu, “irakaskuntza sistema araututik kanpo geratu diren gazteek trebatzeko, gizartaren zati izateaz gain beste aukera bat behar dutelako lan merkaturatzeko edo heziketa sistemara bueltatzeko”. Sustapen ekonomiko, enplegu eta trebakuntzako zuzendari Rosalia Herrerak proiektuaren asmo eta oinarriak azaldu ditu zabaltasunez. Jarraian Leire Moya eta Naiara Parra gizarte integratzaileek, helburuen diseinuaz eta horiek betetzeko jorratu duten ibilbide eta jardueraz mintzatu dira. Irakasleek ere, aukera izan dute egindako lanaz eta jasotako eskarmentu eta ondorioez hitz egiteko, Endika Fernandezen bitartez. Gauza bera gertatuta, irakasleekin, bertan Estibalitz Garagarza eta Ander Domínguezen azalpenak entzun izan ditugularik. Familien izenean Myriam Sierrak hitz egin du.
Goizeko egitarauari amaiera eman dio Javier Mardonesek, Lanbide Kualifikazioen Euskal Institutuko zuzendariak. Arratsaldean, egitarauak aurrera jarraituko du. Arratsaldeko saioa programa hauetan izena-emateko adina eta aukera izan dezaketen gazteen familientzat pentsatuta dago. Ekitaldi honetan ikastegian ikas daitezkeen programen berri eta horien xedeak zeintzuk diren azalduko da. Horren aurkezlea, alorreko zinegotzi Jose Luis Araujok egingo du, zentroko kudeatzaile Jesus Portugalekin eta irakasle, orientatzaile eta gurasoekin batera. Programa zehaztasun osoz ikusteko sakatu beheko informazio gehiagoko lasterbideari.
Lotutako albisteak

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker