Ermuak bihotzean darama Pedro Horrillo txirrindularia

12.06.09
Erakundea

Pedro Horrillo 34 urteko eta Rabobank taldeko txirrindulariak Ermuaren izena munduko bazter guztietara zabaldu du. Txirrindularitzako profesional moduan bete dituen hamabi urtetan Ermua mapetan kokatzen lagundu du, bere irudiaren eta kirolean lortutakoaren eskutik. Eta horrela izan da etapa bat irabazi duen bakoitzean (guztira 12 lortu ditu) edo talde berri batez fitxatu duenean (3 taldetan egon da). Laburbilduz, Horrilloren izena eta Ermukoa eskutik joan izan dira hainbat urtez, kirolariaren ibilbide eta garaipenei esker. Txirrindularia oso ezaguna eta oso maitatua da gurean –zaletasun handia baitago- eta Ermuan ez ezik mundu osoan bizikletaren zalegoa eta pelotoian bertan ere bai.

Pedro Horrillo zauriak sendatzen ari da, Italiako Giroa korritzen zegoela maiatzaren 16an lurrera erori ondoren, orain hilabete eskas. Harrez geroztik, gorriak pasa ditu, zauri larriak jasan baitzituen bidetik atera eta sakan batetik erori ondoren. Une gordinak berarentzat nahiz familiarentzat. Lorena emaztea, gurasoak eta hurbilekoenak haren ondoan izan dira une oro. Egun Irunako Klinika Unibertsitarioan dago, Bergamoko ospitaletik orain egun batzuk bertara ekarri ondoren. Iruñan ebatu egin dute eta eboluzioa aldekoa da. Errehabilitazioa ere hasi du aitak esan digunez “baina mina sentitzen du, ariketak egiteko sedazioa gutxitu diotelako”. Momentuz ez du bisitarik hartzen, soil-soilik etxekoak eta lagun minak izan dira berarekin, baina aitaren esanetan “egunetik egunera animatuago dago”.

Ekimenak berarekin gaudela eta aurrera egiteko kemena bidaltzea du helburu

Ermuan, trantze mingarria pasatzen ari dela jakin badakigu. Hori horrela, zaletu talde batek adorea helarazteko zerbait egitea pentsatu du. “Gure maitasuna eta berarekin bat egiten dugula adierazi nahi diogu, errekuperazioari adorez aurre egin diezaion”. Asmo horrekin gure Udalak bat egin du, eta herriko Merkatari eta Ostalarien Elkartearen elkarlanaz Ermua sinadura bilketa egingo da. Gauza apala izango, ia sinbolikoa, Horrillori “berarekin gaudela, korritzen ez egon arren gogoan dugula, sendatu eta etxean espero dugula. Kemen kolektiboa helarazi nahi diogu”. Hori horrela, astelehenetik hasita nahi duen guztiak sinatu ahal izango du Horrillori animoak bidaltzeko. Sinadurak udal bulegoetan (Lobiano, Liburutegia, Emakumearen Topalekua, Kiroldegia, Betiondo, eta abar) eta EMEak bazkide dituen ehun denda eta taberna baino gehiagotan egin ahal izango dira. Gainera, Web gunearen bidez ere zure sinadura uztea posible izango da.

Eklimena hilaber azkenera artean mantenduko da, hamabost egunez gutxi gora behera. Epe hori amaitu ostean sinadurak bildu eta horiek eramatera joango dira herriko ordezkarien taldea. Bitartean, azkar eta onik errekuperatzeko opa diogu Pedrori. Jaso ezazu gure besarkada txapeldun eta ikusi artean. ¡Aurrera Pedro!

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere