Sar zaitez sukalderaino...udal liburutegiko sukalderaino!
Udal liburutegiak lagundu egin dio Lobiano Gastronomi Elkarteari IX. Gastronomi Jardunaldietan. Liburutegiak irakurketa gida espezifikoa kaleratu du eta janari eta elikagaiari buruzko materialak erakusketara bildu ditu. Halaber, liburutegian egingo da gaur arratsaldez usaiak eta sentsazioak landuko dituen gazteentzako tailerra. Horrez gain, larunbat goizean azoka gastronomikoan izango da, bertan etxola izango baitu.
Gastronomiaren inguruko gidan liburutegian dauden laurogei liburu jasotzen dira. Aurten, gidan horretan mundu zabaleko eta hurbilagoko hainbat sukaldaritza moduen berri ematen da. Berrikuntza gisa, joera solidario, begetarianoak, erotikoak eta sukaldaritzako hainbat kuriositate. Gainera, dauden aleez gain, interneten dauden hainbat azpiegitura era ematen dituzte sukaldea jorratzen duten webgune, atari eta blogak ere gomendatuz. Horiek guztiak helduen aretoan jarrita daude, eskurago jartzeko. Horiek guztiak maileguan eraman daitezke.
Gaur arratsaldeko 6etan, esan bezala, usaian eta sentsazioak jorratuko dituen tailerrra egingo da liburutegian. Jarduera euskaraz izango da eta aldez aurretik izena eman beharko da. Ostiralean, ekainak 19an, iluntzeko zortzi eta erdietan foia eta edarien dastatzea egingo da. Azken honetan zuzeneko jazz musika entzuteko parada izango da, liburutegiko sarreran bertan.
Azkenik, larunbatean liburutegia herriko plazan eta gastronomi azokan izango da goizeko 11etatik arratsaldeko ordu 2 eta erdiak artean, standa izango baitu. Bertan materiala eskaintzeaz gain, duen zerbitzuaren beri emango eta bazkide txartelak ere egingo ditu nahi dutenentzat.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat