Atentatuaren erabateko gaitzespena eta elkarretaratzeko eta manifestatzeko deiak biharko

19.06.09
Erakundea

Ermuko Bozemaileen Batzordeak erabat gaitzetsi du “gaur ETAk Arrigorriagan egindako atentatu basatia, non Eduardo Antonio Puelles García herriaren zerbitzaria hil duten”. Ermuko Udaleko Bozemaileen Batzordeak premiazko izaeraz bildu da gaur goizean, Bilbon lan egiten zuen Polizia Nazionaleko inspektorearen erailketa ezagutu eta gero. Udalbatza eratzen duten alderdietako bozemaileek herritarrei dei egin digute biharko egunean atentatu hori gaitzesten dugula adierazteko, hainbat deialdi eta lekutan. Errefusatze ekitaldietako lehena bihar eguerdian egingo da ordu laurdenez Udaletxearen aurrean, bigarrenez ‘Gesto por la Paz’ elkarteak deitu du herriko plazan arratsaldeko zazpiak eta laurdenetan eta, Udalak, azkenik, hori amaitzean egingo den manifestazio egiteko deia zabaldu du. Plazatik abiatu eta herriko kaleetan egitekoa, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera.

PSE-EE-PSOE, PP, PNV eta IU-Berdeak taldeek testu bat adostu dute, zeina bando baten jaso eta, jada, herriko etxeetako portaletan jartzen ari den une honetan. Guk adostutako testu eta bando hori pdf formatuan eskaintzen dugu web gune honetan, beheko informazio gehiago atalari egindako lotura bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da