Udarako gomendatzen diren irakurgaiak gida batean bildu ordez, posterrean argitaratuko aurten

22.06.09
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak udarako gomendatzen dituen irakurgaiak gida betan bildu ordez, poster batean argitaratuko ditu aurten. Berrikuntza horretan datza, gida gainditu eta formatu berrian ezagutzera ematea. Gidaren euskarri berriak hogeita lau proposamen biltzen ditu, irakurleen adinaren arabera banaturik, heldu eta gazteentzat. Esan bezala, liburuak adin tarteka multzokaturik eskaintzen dira.

Banaketa ondokoa da, 0 urtetik 3ra bitartean, 4 urtetik 6ra, 7urtetik 9ra, 10 urtetik 12ra eta 13tik 15era. Azken multzoa adinez nagusientzakoa da. Aukeraketa orekatuta dago eta idazlearen generoaren arabera eta idatzitzako hizkuntzaren arabera erdi banatuz. Gida honen helburu nagusia irakurlea orientatzea da, udan irakurketarekin gozatzeko aprobetxatzen duten irakurleei aukeratzen laguntzea eta, azken batean, irakur zaletasuna sustatzea.

Gidan bildutakoen artean aipatzekoan dira ondoko hauek adin tarteka “La playa / Germano Zullo, Albertini (Anaya argitaletxea), “Ipuinen haria” /Wolf Savitz, Odriozola (Ttarttalo), “Este sueño no es mío” /Hernán Goñi, Florencia Bianchi (Destino argitaletxea), “Ipuinkaria” /Patxi Zubizarreta (Pamiela argitaletxea), “Una historia de piratas… o casi / Rocío Antón, Lola Nuñez (Planeta Oxford), “Tormenta y desesperanza” / Lucie Durbiano (Ponent Mon) etao “Imprenta Babel /Andreu Carranza (Temas de hoy).

Posterra udal liburutegiko web gunean jarri da, herriko ikastetxe, euskaltegi eta liburudendetan banatuko da. Ale horiek liburutegiaren sarreran dagoen apalean jarri dira, nahi duenak maileguan har eta eraman dezan.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat