Ongarai DBHko ikasleek patinatzeko parkea pintatu eta atondu dute

22.06.09
Hezkuntza

Ongaraiko Institutuko ikasleek auzoan dagoen skate egiteko edo patinatzeko parkea atontzen eta pintatzen jardun dute azken asteetan. Ikastetxeak jarduera hori burutze aldera proiektua aurkeztu zuen udaletxean. Azpiegitura iazko 2008an inauguratu zen eta haren hormak zementu naturalaren koloretakoak ziren, egin bezala bere horretan zeuden. Jardueran DBHko 1ngo mailatik 4ngora arteko ikasleek parte hartu dute Unai Azkarate irakaslearen zuzendaritzapean, ikasketen osagarri gisa. Ekimena gauzatu aurretik, ikastetxeak baimena eskatu zion gazteria zinegotzigoari eta baita hori aurrera eramateko eta materiala erosteko diru-laguntza. Leire Zapicok zinegotziak proposamena positibotzat jo eta baimena eman zien. Hori horrela, hilabete honetako azken hiru asteetan ikasleen buru belarri jardun dute proiektua gauzatzeko. Pintatze lanak atalka egin dituzte; lehenengo mailakoek oinarri prestatu dute, hirugarreneko taldeak marrazkiaren zirriborroa egin eta azkenik pasa den ostiralean, laugarren mailakoek kolorea eman eta lama amaitutzat eman zuten.

Lan horren emaitza begi-bistakoa eta oso koloretsua da, beheko argazkietan ikus daitekeenez. Ikasleek koloretako sprayak erabili dituzte, marrazkia grafitti gisa oso modu aproposean landuz, skate parkea erabiltzen duten pertsona gazteen itxurarekin bat baitator. Horiek horrela, pistaren aurrea eta barrualdea oso itxura erakargarriarekin geratu dira. Gazteria sailak eskerrak eman nahi dizkie lanean jardun duten gazteei eta eta baita ikastetxe eta zuzendaritzaz arduratu den Unai Azkarateri, proiektua kalitateaz aurrera ateratzeagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko
Imagen
03.11.25
Gabonetako postala marraztera animatzen zara?

Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da
Imagen
30.10.25
Abian da Ermuko Haurren Kontseilu berria!

12 kontseilari txikiek Errekalde egokitzeko proposamenak landuko dituzte ikasturtean zehar