Carrión de los Condes hiriko ordezkariek bisitatu gaituzte gaurkoan

23.06.09
Erakundea

Carrión de los Condes (Palentzia) hiriko ordezkariek Ermua bisitatu dute gaur. Taldearen buru Carrioneko alkate den Francisco Javier Villafruela etorri da. Horrekin batera Jesús Felipe Caro alkateordea, Antonio López aholkulari eta Ermuko zinegotzi ohia eta Toki-garapen eta enplegurako langilea. Taldeari harrera egin dio Carlos Totorika alkateak, Carlos Totorikak, Kultura alorreko alkateorde Victor Ferrerok eta Gizarte-Ongizate eta Enplegu alorreko zinegotzi Jose Luis Araujok. Gobernu taldeko ordezkariarekin batera Merche González eta Rosalia Herrera zuzendariak izan dira, hurrenez hurren, kultura eta gizarte ongizateko eta Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorretakoak. Harreraren ondoren udal bietako bkideetak gobernu taldearen bilera aretora bildu eta kafea hartu dute. Gaztelatik etorritako taldeak toki garapenari aurre egiteko Ermuan jorratzen ditugun lan ildoak, ditugun azpiegitura eta zerbitzuak ezagutu nahi zituzten, eredua egokitu eta bereganatzeko. Horretarako eta aipatu ditugun zuzendarien ahotik ‘kultura puntua” eta “berrikuntza puntua” deritzagun filosofia eta egiteko moduen berri jaso dute. Azalpenen ondoren, Lobiano Kultur gunea, Torreta, Izarra eta bertan eraikitzen ari garen hirugarren sektorerako eta enpresa hazitegirako eraikina eta bertan ditugun tailer eta zerbitzuak ikusi ahal izan dituzte. Talde biek une honetan bazkaltzen ari dira herriko Zentro Kultural bateko jatetxean.

Carrion de los Condes udalerri eta hiria da, Tierra de Campos deritzan eskualdekoa eta Palentziako probintzia dagoena, Gaztela eta Leoneko Autonomi Erkidegoaren barnekoa. Carrion de los Condesek 2.328 biztanle ditu gaur egun. Palentziako hiriburutik 40 kilometrora dago, Burgosetik 80 km-ra, Valladolid eta Leonetik 95 kilometrotara eta Madriletik 275 kilometrotara. Santiagoren bidean dago eta oso ezaguna da bere monumentu erromaniko eta gotikoengatik. Horien artean, aipen berezia merezi du Santiago elizaren pantrokatrorra, eskultura erromanikoaren adierazle gorenetakoa.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua