‘Armairurik gabeko’ liburutegi baten alde

29.06.09
Udal Liburutegia

Gay eta Lesbianoa izan eta harro izatearen eguna atzo ospatzen zenez, udal liburutegiak tematika hori jorratzen duten liburu eta materialak ikusgai jarriko ditu. Erakusketa jartzearekin batera irakurketa gida bat ere prestatu du, sexu aniztasunaren gaia jorratzen duten web gune, filma eta liburuak bilduz. Material horiek adin guztientzako aproposak dira eta elkarlanean prestatu dute Emakumearen Topaguneak eta udal liburutegiak.

Erakusketa nahiz gidaren xede nagusia materialak ezagutzera ematea eta horiek hautatzeko interesa duten pertsonak orientatzea da, sexu aniztasunaren inguruan udal liburutegiak dituen materialak agerian jarriz, erabiltzaileek informatu eta hezi daitezen, gure gizartetik homofobia baztertzeko.

Horrekin guztiarekin batera, Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Elkarteko -Gehitu- www.gehitu.net zerbitzu eta sexu aniztasunari buruzko argitalpenak ere eskaintzen dira. Eta baita ere, Gay, Lesbianak eta transexualak atenditzeko www.aldarte.org ALDARTE eta honek sexu askatasunaren aldeko dokumentazio eta ikerketa zentroaren material eta txostenak.

  • Argazkian udal liburutegiak sexu aniztasun eta maitasun modu ezberdinen inguruan eskaintzen duen materiala

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez