San Pelaio auzoa jaietan dago

30.06.09
Kultura eta Gazteria

San Pelaio auzoak bart arratzean eman zien hasiera bere jaiei. Aurtengo edizioa xumeagoa da, ohiko jolasak berreskuratzen ditu eta programa umeei dedikatzen zaie bereziki. Aurten ez da dantzaldirik izango gauez. Jarduerarik gehienak asteburuan gauzatuko dira. Programa ekainaren 29 hasi eta uztailaren 5ean amaituko da. San Pelaio auzoko jaiak herriko jai nagusien aurreko lehenak dira, datorren astean Sallabenteko auzokoei lekukoa emango dizkietelarik.

Jarduera guztiak auzoko jai-batzordeak antolatu ditu udal honen beraren laguntza ekonomikoari esker. Egitarauan aurreikusitako jardueran ondorengo hauek dira:

Programa

  • Hilak 29, Arratsaldeko 5etatik 7etara: Soka-tira eta aulkien jolasak.
  • Hilak 30, Arratsaldeko 5etatik 7etara: Jolas gehiago: Gymkanna eta Goilararena.
  • Uztailak 1, Arratsaldeko 5etatik 7etara: Bizikleta geldoen eta zapiaren lasterketak.
  • Uztailak 2, Arratsaldeko 5etatik 7etara: Haurrentzako jolas gehiago: adreiluak eta limoia. Pintxo lehiaketa.
  • Uztailak 3, Arratsaldeko 5etatik 7etara:
    • Pintura lehiaketa: gaia auzoa.
    • Animalien lehiaketa.
  • Uztailak 4, larunbata
    • 16:30etan: Bolo-palma txapelketa, Aritzmendi bolatokian.
    • 17:00etan:Puzgarriak San Pelaio parkean.
  • Uztailak 5, igandea
    • 12:00etan: Meza auzoko kaperan
    • Jarraian:txikiteo auzoko tabernetatik.
  • 2006. urteko edizioan ateratako argazki honetan aulkien jokoaren une bat ikus dezakegu. Argazkia San Pelaio web gunekoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu