Titin III pilotariak Ermuan jokatuko du aurten ere herriko jaietan

10.07.09
Kultura eta Gazteria

Gure herriko jaietan kirolak beti izan dute leku garrantzitsua. Aurtengoan ere, hori horrela izango da eta kirol jarduera asko izango ditugu datorren uztailaren 27ra bitartean. Herriko jai nagusien programa kirol probaz gainezka dago. Modalitate anitzak eta aukera oso zabala, guzti guztion zaletasunak asetzeko beste. Ikusi ahal izango ditugun partiden artean ondoko hauek aipatu genitzake: zazpi eta hiru jokalariko taldeen arteko futbola; Urko mendira igoera kontrolatua, mendiko bizikletako martxa herrikoia; arku-tiroa; galeperrari tiratzea; xakea, paleta gomazko pilotaz, musa, boloak; txirrindularitza; herri kirolak eta esku-pilota.

Aurtengorako esku-pilotan prestatutako kartelak jada ikusmin handia piztu du herrian. Herriko pilota taldeak profesionalen arteko partida antolatu eta Titin III txapeldun handia ekarriko baitu aurtengoan ere herrira patroiaren egunean. Eta guztiok dakigunez, errioxarrak jarraitzaile ugari ditu nonahi, kirolari handia izateaz gain, mediatikoki ere duen eragina izugarria baita. Horrez gain, iazko partida oraindik buruan daukagu zaletu askok, 21na jarri eta azkenean errioxarrak galdu egin zuelako, nahiz eta barruan zuen guztia eman, jokatzen duen guztietan bezalaxe. Hortaz, Santiago egunean bi partida iragarrita daude, garrantzitsuenean nor baino nor arituko dira Titin III-Zubieta bikotea eta Xala-Goñi IIIk osatutakoa. Goñik iaz Augusto Ibañezekin, Titinekin, jokatu zuen eta aurtengoan Xala lapurtarraren sorbalda zainduko du atzeko aldean. Jaialdiari hasiera emango diote Cabrerizo II-Urberuagak eta Ibai Pérez-Arrutik. Partidak, Aritzmendi pilotalekuan jokatuko dira, arratsaldeko 5etatik aurrera. Pilota elkarteak aldez aurreko salmenta hasiko du datozen egunetan. Sarrerak Lobiano Kultur Gunean eskuratu daitezke lanegunetan, arratsaldeko 7etatik 9etara bitartean. Eta baita ere ‘Ermuko Pilotazale’ elkarteak duen blogaren bidez edota 652715285 telefono zenbakian. Sarrera horiek iazko prezio berberean mantenduko dira, hotd 20 eta 25 eurotan. Ikuskizuna berria, baina prezioa iazkoak.

Biharamunean ere, Santa Ana egunez, esku binakako partida gehiago antolatu ditu pilota elkarteak. Kasu honetan jaialdia afizionatu mailakoa izangov da. Partida herriko Orbe Kardinala plazaren pilotaleku irekian jokatuko. Eskuz binakako partida bi jokatuko dira, baina momentuz ez dira iragarri zeintzu bikoteren artean. Partidak, arratsaldeko 6etan hasiko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu