'Inntegra' proiektuko logotipoa lehiaketa bidez hautatu da
Interreg IV B Sudoe programaz finantzatzen den ‘Inntegra’ proiektuak badu logotipoa eta hori lehiaketa bidez hautatu izan da. Aukeraketa ez da erraza izan; proposamen asko te maila handikoak izan baitira. Parte hartzea esan bezala oso handia izan da, lehiaketara 41 proposamen edo lan aurkeztu izan baitira. Proposamen horiek estatuko probintzia ugaritik heldu zaizkigu, esaterako: Valladolid, Salamanca, Cadiz, Toledo, Valentzia eta baita Gipuzkoa eta Bizkaitik. Hain urrutitik lanak bidali izana harrigarria da, lehiaketari emandako zabalkundea herri mailako izan baitzen. Nolanahi ere, horrek agerian jartzen du bizi dugun errealitatea: mundu osoan konektaturiko gizartean bizi garela, gizarte horren motorretako bat ezagutza delarik.
Botoen arabera lortutiko puntuengatik irabazle suertatu den proposamena, Erandiotik Arantxa Rodriguezek bidalitakoa izan da. Proposamen hori hautatu da, parte hartzen duten hiru herriek adierazten dituelako, ideia xume eta ongi bukaturiko baten. Hiru herrialdeok zatituta eta altueran nahiz zabaleran agertzen badira ere, puzzleekin egin bezala zati horiek elkartzean (batu edo elkartzean) errealitate berria eta elkarlana adieraziz. Koloreak orijinalak dira eta marrazkia zuri-beltzean ere oso ongi geratzen da, lehiaketako oinarriak eskatzen zutena ongi betez. Hori horrela, zorionak egileari!
Hautaketa prozesua ondorengo pausoetan laburbiltzen da:
- ‘InnTegra’ proiektuko kide diren entitate guztiek botu bana izan dute (Ermuko Udala, Business Innovation Brokers S. koop., GAIA eta Ingeniaritza Tekniko Industrialeko Unibertsitate Eskola).
- Partaide bakoitzak bere iritzia eman du, 1etik 5era bitarteko puntuazioa emanez. Bat balioa baxuena zen eta bost gorena, hortaz lortu zitekeen gehiengoa 20 puntu ziren.
- Proposamenak Ermuko web gune korporatibo honetan argitaratutako ordenaren arabera botatu izan dira, modu anonimoak eta egileen daturik jakin gabe.
Botatzerakoan kontutan hartu diren irizpideak ondorengoak izan dira:
Azkenik, esan behar puntuazioaren arabera bigarren suertatu dela 13 punturekin 37. proposamena, Roberto Sanchezek bidalitakoa. Eta hirugarren geratu da, puntu bat gutxiagorekin, Jose Luis Velascok bidali eta bigarren zenbakia zeraman proposamena.Lehiaketara
Lehiaketara aurkeztutako proposamen guztiak, informazio gehiagoko lasterbidearen bidez ikus daitezke.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren