‘Revolver’ taldeak sorturiko ikusmina asebete zuen San Pelaioko emanaldiarekin

20.07.09
Kultura eta Gazteria

''Revolver'' pop eta rock musika taldeak beren kontzertua ikusi eta entzuteko San Pelaiora bildutako milaka pertsonen ikusmina asebete zuen. Taldeko buru den Carlos Goñik dena eman zuen gainerako banda kideak bere ilusioaz kutsatuz. Taldea bi orduz aritu zen gelditu gabe, San Pelaiora bildutako guztiak so izanez denbora horretan. Nahiz eta tarteka zirimiria egin zuen, inork ez zuen lekua utzi ikuskizuna galtzerik ez baitzuen nahi inork. Valentziarrak batez ere bere azken laneko kanta eta konposizioak abestu zituzten arren, ‘Calle Mayor’ edo ‘El Dorado’ diskoetako beste hainbat ezagun ere tartekatuz. Kantaldia ordurako hasi zuten eta goizeko ordu bat eta erdietaraino luzatu zen. Jendearen eskaerei erantzunez, beste hainbat abesti jo eta kantatu zituzten, taldeko kideak aurkeztu eta guztiak elkarrekin eskenatokitik jendea agurtu ondoren amaitutzat emanez errezitaldia. Ondoren, jende asko hirigunearen erdialdera jo zuen festa giroarekin goizalderaino eta igandeko egun sendiraino luzatzeko. Lerro hauen azpian Roberto Tejadak hartutako argazki sorta eskaintzen dizuegu.

 

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz