Udalbatzarrak bihar eginen du ohiko azken Osoko Bilkura irailera bitartean
Udalbatzarrak bihar goizean egingo du uztailari dagokion ohiko Osoko Bilkura. Udalbatzarraren azkena izango da irailera bitartean, abuztuan organoa ez baita bilduko. Bilerak esan bezala ohiko izaera izango du eta hamar eta erdietarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda zortzi puntuk osatzen dute. Lehenengoan, aurreko hainbat bilerei dagozkien aktak onartuko dira. Bigarrenenetik laugarren puntura arte udal taldeek aurkezturiko zenbait mozio jorratuko dira. Lehenengoa, EB-B taldeak emakumeen erabakitzeko duten eskubideari buruzkoa da. Bigarrenak, talde berak aurkeztu du eta WIFI zonaldeak parke publiko eta aire zabaleko hainbat lekutan jartzeko eskatzen du. Hirugarrena, batera aurkeztu dute EB-B eta Partidu Popularrak, testuan ‘Gizartekutxa’ egonkortasun Fondoa handitzeko eskatzen dutelarik.
Jarraian 2008ko Kontu Orokorra onetsiko da. Seigarren puntu gisa, José Luis Clemente Albiz zinegotziaren liberazioa luzatzea eta eguneko lanaldi erditik egun osokora pasatzeko proposamena jorratuko da. Zazpigarren puntuan, San Pelaio 42ko etxebizitzen jabeei ostatu emateko haiek eta udalak sinaturiko hitzarmenak aldaketa tratatuko da. Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.
Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua