Txupinazoak bide emango die etengabeko 77 jai orduei

24.07.09
Kultura eta Gazteria

Gaur arratsaldean botako den txapliguak herriko jai nagusiei hasiera emango die ofizialki. Txapliguak hiru eguneko eta atseden gabeko jaiari hasiera emango dio. Txapligua arratsaldeko zazpietan botako da Orbe Kardinalaren plazatik. Zertxobait lehenago herriko alkate Carlos Totorikak eta Txarangen Batzordekideek bertaratutako guztiak agurtu eta jai zoriontsuak pasatzeko esango diete. Txapligu ofiziala botatakoan txaranga kideek joko dituzten bonboen eta turuten soinuei leku egingo zaie. Gaur arratsaldean botako den txapligu hori, jai egunetako bakarra izango da udalak ekidin nahi baitu jaiak eragotzi dezaketen bestelako elementu arriskutsurik. Horregatik, aurten ere txapligu bakarra botatzea eta egiteko hori piroteknia enpresa ospetsu baten esku uztea erabaki du udalak. Enpresa horrek langile aditu bat ekarriko du zeregin horretarako, datorren astelehenean ere, herrian izango baita su artifizialak jaurtitzeko.

Txupinazoaren ondoren txarangak aurkezteko ekitaldi eta kalejirari hasiera emango zaio herriko kaleetatik zehar. Kalejira hori ‘Irulitxa’ fanfarreak eta beren musikak girotuko dute. Iazkoan bezala, Txarangen batzordeak ohar bat zabaldu du txaranga kideen eta herritarren laguntza eskatuz inork kalejirari uko egin ez diezaion, batez ere busti nahi ez duten guztiek, azken urteetan balkoietatik ura botatzea ohitura bihurtu baita. Hori ekiditeko, kalejira bitan zatituko baita. Busti nahi ez dutenek lehenengo aterako dira desfilean fanfarrearen atzetik. Segidan, bustitzea inporta ez zaien guztiak joango dira, Polola kopinaren atzetik.

Udaltzaingoak auto-gidariei kalejira ekiditeko eta pazientzia edukitzeko eskatzen die

Kalejiraren ibilbidea ondorengo hau izango da: Orbe Kardinalaren plaza, Zubiaurre, Sexto Centenario, merkatu plazatik eta San Pelaio kaletik, Mallabirako bidean dugun errotondara bitartean, Zeharkalea, Valdespina Markesa eta berri ere plazara. Kalejirak eragina izango du trafikoan, txarangak kaletik pasatzeko bide moztuko baita. Hori horrela, Udaltzaingoak auto-gidariei kalejiraren ibilbidea ekiditeko eta pazientzia edukitzeko eskatzen die. Ahal dela, kalejiraren orduan autorik ez hartzeko gomendatzen dute eta, ezinbestean bada, beste ibilbide eta herrira sartu eta irteteko dauden beste aukerak erabiltzeko eskatu die.

Gaueko hamaiketan, herriko plazan, lehenengo dantzaldiari emango zaio hasiera. Dantzaldian ‘Pasarela’ orkestrak joko du. Ordu berean ere, hasiera emango zaie Valdespina Markesaren parkean hiru egunez egingo diren rock kontzertuei. Gaur gauean lehenengo kontzertuan joko duten taldeek: Bizkaiko ‘Shinova’, eta Ermuko beste bat izango dira.Argibide gehiagorako, ikus programa.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude