Udako ordutegi bereziak izango dira zenbait udal zerbitzutan

28.07.09
Erakundea

Udal kiroldegiak, Aritzmendi pilotalekuak eta Betiondok eta liburutegiak ordutegi bereziak edukiko dituzte udan. Udal Kirol Erakundeak ohar baten bidez aldaketak iragarri ditu eta erabiltzaileek jakinaren gainean izan daitezen. Kiroldegia eta pilotalekua itxita egongo dira uztailaren 31tik abuztuaren 31ra bitartea, biak barne. Barneko igerilekua itxita dago uztailaren 20tik igerilekuaren sakonera gutxitu eta hobetze-lanak egiteko. UKEk iragarri duenez, igerilekua irailaren 7rako irekitzea espero du. Instalazioa itxita dagoen egunetan UKEko igerian egin nahi duten bazkideek Eibarko Ipuruako igerileku itxira joan daitezke, erakundeen artean hitzarmena baitute horretarako.

Betiondoko kirol konplexuari dagokionez, hau itxita izanen da uztailaren 24tik abuztuaren 31ra bitartean, biak barne.

Udal liburutegiak ere, udako ordutegia izango du

Udan udal liburutegiak ordutegi berezia izango du. Zerbitzua zabalik izango da lanegunetan goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2ak bitartean. Arratsaldez itxita izango da, eta baita larunbat, igande eta jai egunetan ere.

Abiapuntu zabalik normaltasunez eta ohiko ordutegian abuztuan zehar

Komentukua kaleko Abiapuntu bulegoa aldiz zabalik izango da abuztu osoan zehar, bulegoak bere ohiko ordutegia mantenduko duelarik. Hots, goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da